TAMAÑO DO TEXTO
ALTO CONTRASTE (LUZ)
ALTO CONTRASTE (ESCURO)
FONTES ACCESIBLES
icon-git

GIT Gipuzkoa

Gipuzkoa

Hernani. Feria de Economia Social Alternativa.

Aurten ere Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Feria ospatuko dugu Hernanin, “Alternaktiben azoka”, berrikuntza sozialean oinarritzen diren iniziatiba sozioekonomikoei ikusgarritasuna eman eta elkar ezagutzeko.
Azoka honen helburuak ugariak eta anitzak dira:
• Eskualdean existitzen diren alternatiba ekonomikoak ikustaraztea eskualdeko jendartearen artean eta kontsumo kritikoa sustatzea.
• Alternatiba ekonomiko hauen bideragarritasun ekonomikoa laguntzea.
• Alternatiba ekonomikoak garatzen dituzten pertsonen artean elkar-ezagutza ahalbidetu, eta harremanak sustatzea.
• Esperientzia ezberdinen eta adminstrazioaren artean, lankidetza eta elkarlana sustatzea.
• Esperientzien arteko interkooperazioa, amankomuneko proiektuak eta beharrak asetzeko harremanak sustatzea.
Helburu hauek lortze aldera, egunean zehar hainbat ekimen (elkar ezagutza dinamikak, kontsumo arduratsuaren jolasa, umeen txokoa…) egingo dira, bai herritarrei zuzenduak eta bai ekintzaile eta enpresei zuzenduak ere.

Pode que tamén che interese