Ziurtagiri instituzionala eta soziala
2016an, ziurtapen-prozesu batean sartzea erabaki genuen, mikrofinantzen eta banku txiki eta ertainen arloan espezializatutako agentzia baten bidez; ekimen horren asmoa erreferentzia bat edukitzea zen, gure bankuaren xedeari, eratzeko balioei eta kudeaketa-ereduari dagokienez antzeko ezaugarriak dituzten beste operadore batzuekin alderatu ahal izateko.
Lan hori MFR (MicroFinanza Rating) nazioarteko ziurtapen-agentziaren esku utzi zen. Agentzia horrek mundu-mailako akreditazioa du, eta estatistika-eskumenak ditu gizarte-finantzetan, mikrofinantzetan eta finantza-inklusioan.
ZIURTAGIRI INSTITUZIONALA
Ziurtagiri instituzionalak epe labur eta luzera dugun sendotasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko iritzi profesional eta independentea ematen du; horretarako, arriskuen, errendimendu finantzarioaren eta merkatuan dugun lekuaren ebaluazio osoa egiten du.
2023an, Banca Eticaren ziurtagiri instituzionalaren emaitza α Ertaina izan da (αα eta γ arteko eskala batean).
ZIURTAGIRI SOZIALA
Kalifikazio sozialak gizarte-misioan zehaztutako helburuak lortzeko zer probabilitate dugun neurtzen du; horretarako, gizarte-errendimendua kudeatzeko eta bezeroak babesteko sistemak ebaluatzen ditu, eta gobernantza arduratsuarekin, gardentasunarekin, ingurumen- eta gizarte-inpaktuarekin, enpresaren gizarte-erantzukizunarekin eta legezkotasunarekin lotutako alderdiak aztertzen ditu.
2023an, MFRk AA kalifikazio soziala eman zion Banca Eticari (D-tik AA-ra doan eskala batean).
Sakontzeko:
MicroFinanza Rating agentzia ez dago Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1060/2009 Erregelamenduaren arabera erregistratuta; horrenbestez, Balioen eta Merkatuen Europako Agintaritzak ez du ikuskatzen, eta ematen dituen kalifikazioak ezin dira arauzko helburuekin erabili.
Informazio gehiago www.mf-rating.com webgunean