Joan den urtean 1.201,92 milioi kilo janari bota ziren Espainian. Azken urteetan murriztu bada ere, galera ekonomikoa eta ingurumenean inpaktu negatiboa dakartza, inolaz ere, kopuru horrek. Kopuru horiek ahalik eta gehien murrizteko, Rexcatering proiektua sortu da Bizkaian. Zero Hondakin Fundazioaren ekimena da, eta oraindik bizitza erabilgarria duten elikagai-soberakin guztiak erreskatatzea du xede.
Rexcatering ekimenaren jarduteko modua catering-zerbitzu partikular baten bidez egiten da: eskoletako jantokietako eta beste erakunde laguntzaile batzuetako soberakinak dira. Jantoki kolektiboetan zaila da errazioak zehatz-mehatz kalkulatzea, eta horrexegatik elikagai-soberakinak izaten dituzte askotan, ziur aski zaborretan amaituko luketenak. Horregatik, elikagai horietatik abiatuta eta osasun-prozesu zorrotz baten ondoren, proiektuak hainbat makina hozkailu jarri ditu Hernani, Azpeitia, Etxebarri, Durango eta Lemoako kaleetan. Hozkailu horietako produktuek zero kostua dute, eta, horrela, herritarren beharrak asetzeko modu bihurtzen dira alferrik galduko ziren elikagaiak.
Elikadura-erantzukizunean heztea
Eskoletako jantokiekin elikagaien hornitzaile gisa elkarlanean aritzeaz gain, ikasleek ere zuzenean parte hartzen dute proiektu horretan: ikastetxeko ikasleak arduratzen dira produktuak etiketatzeaz eta vending-makinetan jartzeaz, eta prozesuaren parte dira funtsezko une horietan. Ikasleak parte-hartzaile bihurtzearen helburua da kontsumitzeko moduari buruz heztea, alor horretan begirada arduratsua eta kontzientea izan dezaten irakastea, elikagaiak alferrik ez galtzeko dauden aukerez jabetzeaz gain.
Prozeduraren bermeak
Janariak ez direnez sukaldetik ateratzen, prozedura guztia zentroetan bertan egiten da, eta zentro horietan tenperatura seguruan kontserbatzen dira, bai lerro hotzerako (- 4 baino gutxiagoan), bai lerro berorako (65º). Ondoren, termozigilatzearen bidez zigilatzen dira ontziak. Gero, elikagai beroak 4º-ra eramaten dira azkar hozteko hozkailua erabilita. Etiketatzeaz ikasleak arduratzen dira, bai eta ontziak oinez banatzeaz ere, eta, hala, ziurtatuko dugu CO2 emisiorik gabe egingo dela ziklo osoa.
Alferrik galtzearen alternatiba
Kontuan izanda botatzen den janariaren laurdenarekin bakarrik desagertuko litzatekeela gosea munduan, Rexcatering ekimenaren konpromisoa ez da soilik alferrik galtzearekin, baita hornidurarekin ere. Eztabaidaezina da Rexcatering ekimenaren alderdi etikoa eta ingurumenekoa: 2021ean egindako esperientzia pilotuari esker, 5 kilo hondakin organiko murriztu ziren menu bakoitzeko 100 bazkaltiarreko, 750 ikasle-familiak parte hartzeaz gain. Hala ere, bere funtzio sozialaren garrantzia ere azpimarratu behar da: doako eta kalitatezko jakiak banatzea behar dituzten herritarren artean.
Goiener: subiranotasun energetikorantz eta energia berriztagarri baterantz
25.06.2024
Lanagro:lan duina eta egonkorra nekazaritza-sektorean
27.05.2024
Femarec, tres décadas de inclusión sociolaboral
06.03.2024
Etxebizitza kolaboratiboa Valdecorvosen
05.02.2024
Crowdfunding itxaropenerako: Aita Mari salbamendu-itsasontzia
19.01.2024
Solidaridad Internacional de Galicia
28.12.2023