PSD2
ORDAINKETA ZERBITZUEI BURUZKO ZUZENTARAUA (EB 2015/2366)
Zer da PSD2?
PSD2 (Payment Services Directive 2) Ordainketa Zerbitzuei buruzko Europako Zuzentarau berria da eta Europako ordainketa-merkatu bakarrak duen garapenaren beste etapa bat islatzen du.
Helburuak
Zuzentaraua 2019ko irailaren 14tik aurrera aplikatuko da, eta honako hau da bere helburua:
- Online ordainketako zerbitzuetan bezeroen segurtasuna eta babesa handitzea;
- Ordainketa digitalen berrikuntza eta garapena sustatzea;
- Ordainketa-merkatuaren barruan lehiakortasun- eta berrikuntza-maila altuagoak ahalbidetzea.
Berrikuntza nagusiak
>> SEGURTASUN BETEBEHAR BERRIAK
PSD2k segurtasun estandar mugatzaileak aurreikusten ditu Bezeroaren Gunera sartzeko (internet bidezko bankua) eta online ordainketak egiteko. Izan ere, 2019ko irailaren 14tik aurrera, indartutako autentifikazioa derrigorrezkoa izango da.
Indartutako autentifikazioa bezeroa eta eragiketa modu unibokoan identifikatzeko eta egiaztatzeko aukera ematen duen segurtasun-sistema bat da. Horrela, norberak online dituen kontuetara sartzeak dakartzan arriskuak murrizten dira, baita baimen gabeko hirugarrenen iruzurrezko eragiketak ere.
PSD2ren baldintzak betetzeko eta bezeroari segurtasun handiagoa bermatzeko sarbide eta kontrol fasean, honako hauek dira bezeroaren esku daudenak:
- OTP SMS: Egiaztatze sistema hau telefono mugikorrean SMS bat jasotzean datza. SMS horrek kode bat dauka, autentifikatzeko beharrezkoa dena.
ZER ALDATZEN DA FIARE BANCA ETICAKO BEZEROENTZAT?
Fiare Banca Eticako bezeroek beren esku izango dute autentifikazio-sistema berri bat, doakoa eta ziurra, internet bidez bankura sartzeko eta kontuko zenbait prozesu kudeatu ahal izateko.Internet bidez bankura sartzeko momentuan SMS kode bidezko eskaria jasoko dute, erabiltzailea egiaztatu eta zenbait kontsulta egiteko.Prozesu hau 90 egunean behin errepikatuko da.
>> HIRUGARREN HONITZAILEAK (HH)
Online bankua duen kontu korronte baten titularrak direnek aukera izango dute, nahi badute, hirugarren hornitzaileen (HH deiturikoak) sarbidea ahalbidetzeko, honako hau egiteko:
- Ordainketa eragiketak kudeatzea
- Beren kontuen informaziora sartzea, hainbat bankutan egon arren.
PSD2k hirugarrenen hiru kategoria ditu:
- PISPek (ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileak) aukera ematen dute dirua transferitzeko eta ordainketak egiteko bezeroak aukeratutako kontu korronte batera kargu eginez.
- AISPek (kontuen informazio zerbitzuen hornitzaileak) aukera ematen dute bezeroaren kontu korronte guztien ikuspegi orokorra lortzeko online plataforma baten bidez, beste banku batzuetan izanda ere.
- CISPek (txartel bidezko ordainketak hasteko zerbitzua) txartel bidezko ordainketa zerbitzuak ematen dituzte eta kasu bakoitzean zordunketarako kontu korrontea zehazteko aukera ematen dute. Ordainketa egin baino lehen, CISPek eragiketaren zenbatekoa eskuragarri dagoenaren egiaztagiria eska dezake.
Nola ahalbidetu hirugarren hornitzaileak
Bezeroaren aukera izango da hirugarren hornitzaileek emandako zerbitzuak erabiltzea; horietaz gozatzea ez da loteslea, eta, edozein momentutan erabaki ahalko da zerbitzu hori mantenduko den edo baimena baliogabetuko den, online bankutik bertatik (bezeroaren gunea).
HIRUGARREN HORNITZAILEEI ESKAINITAKO ATALA
Hirugarren hornitzaileei (HH) eskainitako interfazea, RTSko (EBko 2018/389 Erregelamendu Delegatua) 30. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.
PSD2rekin lotutako eragiketak egin ahal izateko, hirugarren baimenduen esku jartzen dugu online bankuaren parteari eskainitako interfazea (adibidez, transferentziak) (Portal Cabel Industry SPA – PSD2).
Zerbitzura konektatzeko, dagokion dokumentazio teknikoa kontsultatzeko eta informazio gehiago eskatzeko, nahikoa da https://market.apis-i.redsys.es/psd2/xs2a/nodos/fiare webgunera sartzea eta argibideak jarraitzea.
Erabilitako API estandarren zehaztapen teknikoak ezagutzeko, kontsultatu honako webgune hau: https://market.apis-i.redsys.es/psd2/xs2a/nodos/fiare