Zordunketa-Txartela
Zure diru-zorro osoa plastikozko zatitxo batean
Egunerokorako behar duzun guztia zure zordunketa-txartelean sartzen da. Saldoa begiratu? Dirua atera? Zertarako zure bizitza korapilatu?
Kode sekretua (PINa) duen Zordunketa-txartela tresna ezin hobea da dendetan eta saltokietan ordainketak egiteko eta kutxazain automatikoen (ATM) bidez banku-transakzioak egiteko. Egin zure eragiketa ohikoenak: itzulketak, erosketak, saldoaren kontsulta eta azken mugimenduak.
Abantailak
Txartel unibertsala, mundu osoko 30 milioi establezimendutan erosteko eta milioi bat kutxazainetan baino gehiagotan eskudirua ateratzeko aukera ematen duena.
Zure txarteletan izandako mugimenduen berri izango duzu beti SMS alertak zerbitzuaren bidez.
Nola eskatu txartela?
-
Bezeroa bazara, online kudea dezakezu bezeroentzako sarbide-atariaren bidez Txartelak atalean, txartela eskatu klikatuta.
-
Ez bazara bezeroa, ireki kontu korronte bat eta haren bidez izango duzu zordunketa-txartela.
Eskudirua ateratzea
-
Alde biko akordioak estatu mailako hiru banku-talderekin: Grupo Caja Rural, Laboral Kutxa eta Caixa Colonya. Kutxazain guztiek transakzioaren kostuen berri emango dizute eragiketa onartu aurretik.
-
Espainia osoko 3.000 kutxazain automatikotan baino gehiagotan eskudirua zordunketan ateratzeko aukera.
-
Kentzeko kostua aldatu egiten da bezeroaren kontu motaren arabera, eta bazkideei mesede egiten die.
-
Gainerako kutxazainetan, kutxazainaren jabe den erakundeak guri likidatzen digun eskudirua ateratzeagatiko komisioa jasanaraziko dugu eragiketarekin batera.
Ordaintzeko modua
Zure erosketen eta diru-ateratzeen zordunketa berehala egiten da, eta automatikoki kargatzen da zure kontuko saldo eskuragarrian.
Segurtasuna
Fiare Banca Eticak aseguru-estaldura ugari ditu. Deskargatu aseguru-polizaren baldintza orokorren laburpena.
Europako Securepay gomendioei jarraiki, Internet bidez egindako erosketetan pasahitz bakarra gehitu da SMS bidez, seguruagoa.
Kodeak minutu gutxiko iraungipena du, eta horrek segurtasun handiagoa ematen du ordainketetan. Eragiketa iraungi aurretik, erabiltzaileak kode hori sartu beharko du ordainketaren eragiketa baliozkotzeko azken urrats gisa.