Kreditu-Txartelak Business Visa
Txartel honek zure enpresaz hitz egiten du
Bisita-txartelak asko esaten du ordezkatzen duzun enpresaz edo erakundeaz. Baina Business Visa kreditu-txartelak askoz ere gehiago esaten du. Fidagarritasunaz, seriotasunaz, sendotasunaz hitz egiten du.
Oso txartel erosoak dira, erraz egokitzen dira erakunde-mota orora, eta zure negozioaren gastuak modu sinple eta efizientean ordaintzeko aukera ematen dute.
Enpresek behar ohi dituzten zerbitzuetan erabil dezakezu: ostalaritza, aireko garraioko zerbitzuak, jatetxeak, auto-alokairua, gasolina-zerbitzuguneak eta, batez ere, herrialdeko eta mundu zabaleko kutxazain automatikoen sarea.
Abantailak
Zure negozioaren ohiko ordainketak azkar eta eroso egingo dituzu
Urteko 365 egunetan eta edozein unetan (24 orduz) egin ahal izango dituzu beste eragiketa batzuk: saldoa eta mugimenduak kontsultatu
SMS alertak zerbitzuaren bidez, une oro izango duzu zure txartelen mugimenduei buruzko informazioa
Nola eskatu txartela?
-
Bezeroa bazara, online kudea dezakezu bezeroentzako sarbide-atariaren bidez Txartelak atalean, txartela eskatu klikatuta.
-
Ez bazara bezeroa, ireki kontu korronte bat eta haren bidez izango duzu zordunketa-txartela.
Eskudirua ateratzea
-
Alde biko akordioak estatu mailako hiru banku-talderekin: Grupo Caja Rural, Laboral Kutxa eta Caixa Colonya. Kutxazain guztiek transakzioaren kostuen berri emango dizute eragiketa onartu aurretik.
-
Espainia osoko 3.000 kutxazain automatikotan baino gehiagotan eskudirua zordunketan ateratzeko aukera.
-
Kentzeko kostua aldatu egiten da bezeroaren kontu motaren arabera, eta bazkideei mesede egiten die.
-
Gainerako kutxazainetan, kutxazainaren jabe den erakundeak guri likidatzen digun eskudirua ateratzeagatiko komisioa jasanaraziko dugu eragiketarekin batera.
Ordaintzeko modua
- Visa Classic txartelarekin erosketak egin eta hurrengo hilaren hasieran ordainduko dituzu erosketa guztiak.
- Une oro, zure txartelaren mugimenduak ikusi ahal izango dituzu Internet bidezko bankaren bidez, eta zure eragiketen banakapena hileko laburpenean jasoko duzu.
Segurtasuna
Fiare Banca Eticak aseguru-estaldura ugari ditu. Deskargatu aseguru-polizaren baldintza orokorren laburpena.
Europako Securepay gomendioei jarraiki, Internet bidez egindako erosketetan pasahitz bakarra gehitu da SMS bidez, seguruagoa.
Kodeak minutu gutxiko iraungipena du, eta horrek segurtasun handiagoa ematen du ordainketetan. Eragiketa iraungi aurretik, erabiltzaileak kode hori sartu beharko du ordainketaren eragiketa baliozkotzeko azken urrats gisa.