TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK
Bazkideen batzarra 2025 -> Informa zaitez eta parte hartu

Deskontu-irizpideak

Prezioa irizpide hauen arabera finkatzen da.

BermeakDeskontua
FEI% 0,60
ICO% 0,75
SGR% 1
*Erakundeak berme hauetako bat aukeratu dezake.

*Deskontu horiek bermearen estalduraren arabera finkatutako gehienekoak dira.

*500.000 eurotik beherako zenbatekoei aplikatzeko baldintzak. Zenbateko handiagoen kasuan, jarri harremanetan zure Fiare Banca Eticako bulegoarekin.

Inpaktua eta mutualismoaDeskontua
Erakunde bazkidea% 0,25
Hitzarmen-sareko erakundea% 0,25
Emakumeek gidatutako erakundea% 0,25

Valentziako GOIDIak kaltetutako erakundea
% 0,25
Deskontu horiek metagarriak dira.

Adibideak

Adibide adierazgarria UTB aldakor minimoaren kasuan (deskontuekin) 

SGR bermea duen erakunde bazkide eta hitzartu batek 18 hilabeteko 100.000 €-ko kreditua eskatu du 2024.06.01ean. 2024. urteko Euriborra, ekainaren 3koa (% 3,680), gehi ehuneko 0,25 puntuko interes-tasa (ITN) aplikatu zaio, hau da, % 3,93. Irekiera-komisioa: % 0,5.

% 3,93ko interes-tasa nominalari (ITN) 4 deskontu aplikatu zaizkio: (i) SGR bermea izateagatik (ehuneko puntu bateko deskontua), (ii) erakunde bazkidea izateagatik (ehuneko 0,25 puntuko deskontua), (iii) hitzartutako erakundea izateagatik (ehuneko 0,25 puntuko deskontua) eta (iv) emakumeek gidatutako erakundea izateagatik (ehuneko 0,25 puntuko deskontua). Horiek guztiek, batuta, ehuneko 1,75 puntuko deskontua osatzen dute.

Horrenbestez, UTB aldakorra* (minimoa) % 4,24 izango litzateke. 

 

Kredituaren zenbatekoa, guztira: 100.000 €. 

Zordundutako zenbateko osoa: 106.395 €. 

Kreditu-lerroaren kostu osoa (zordundutako zenbateko osoa – kredituaren zenbateko osoa): 6.395 €.

Kreditu-lerroaren interesak: 5.895 €.

*UTB aldakorra 2024.06.01ean sinatu den eta epemuga 2025.12.01ean duen kreditu batentzat kalkulatu da, adierazitako eguneko Euriborra kontuan hartuta. Amortizazioa eta interesen likidazioa epemugan egingo dira. 

Adibide adierazgarria UTB aldakor maximoaren kasuan

Bazkidea ez den eta deskonturik ez duen erakunde batek 18 hilabeteko 100.000 €-ko kreditua eskatu du 2024.06.01ean. 2024. urteko Euriborra, ekainaren 3koa (% 3,680), gehi ehuneko 2 puntuko interes-tasa (ITN) aplikatu zaio, hau da, % 5,68. Zenbateko horri ez zaio deskonturik aplikatu. Irekiera-komisioa: % 1.

Horrenbestez, UTB aldakorra* (maximoa) % 6,31 izango litzateke.

 

Kredituaren zenbatekoa, guztira: 100.000 €

Zordundutako zenbateko osoa: 109.520 €

Kreditu-lerroaren kostu osoa (zordundutako zenbateko osoa – kredituaren zenbateko osoa): 9.520 €

Kreditu-lerroaren interesak: 8.520 €

*UTB aldakorra 2024-06-01ean sinatu den eta epemuga 2025-12-01ean duen kreditu batentzat kalkulatu da, adierazitako eguneko Euriborra kontuan hartuta. Amortizazioa eta interesen likidazioa epemugan egingo dira.

Tarifa guztiak

Ezagutu produktu guztien baldintza osoak.

Informazio gehiago behar al duzu?

Kontaktatu gurekin

Hasi txateatzen gure eragileetako batekin hitz egin ahal izateko

Gehiago jakin nahi duzu?

Maiz egiten diren galderak

Gure printzipioak

Guk finantza-merkatuaren arauak aldatu nahi ditugu, gardentasunaren eta gizarte-erantzukizunaren bidez