Egin zaitez bazkide
Fiare Banca Etica gara
Bazkide izatea da Fiare Banca Etican parte hartzeko modurik osoena; izan ere, kapital soziala da gure sendotasunaren, independentziaren eta mundu hobe bat eraikitzearen alde lan egiten duten entitate eta enpresei kredituak emateko dugun gaitasunaren adierazleetako bat.
Banca Eticako akzioak
63,00€
prezio unitarioa
52,50€
balio nominal unitarioa
10,50€
jaulkipen-prima
Akzioak erosteko, kontu korrontea eduki behar da. Kontsultatu baldintzak hemen. Akzioak saltzeko epea 2024ko martxoaren 24n amaituko da. Partikularrentzat, ezagut ezazu prozesua urratsez urrats. Entitateentzat, jar zaitez harremanetan zure erreferentziazko kudeatzailearekin edo jarri harremanetan hemen.
Fiare Banca Eticak ez du etekin ekonomikorik banatzen, baina Bazkideen Batzarrak aldian behin erabakitzen du akzioen balioa errebalorizatuko duen.
Gure akzioak barne-merkatuan saltzen dira eta baliteke uneren batean ezin saldu izatea; hortaz, likidezia arriskua beste produktu batzuena baino handiagoa izan liteke. Kapitala galtzeko arriskua dago.
Bazkideen abantailak
Erkidegoarentzat eta lurraldearentzat gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-mailan inpaktu positiboa duen proiektu baten parte izatea;
Gobernuaren hautaketan parte hartzea bankuaren Batzarrean botoa emanda eta bazkideen lurraldeko taldeetan (LET) eta online finantza etikoei buruzko eztabaida aberastea;
Lurraldeko bazkideen taldeak proposatutako kultura-jardueretan parte hartzea eta banka eta finantzei buruzko trebakuntza-ikastaroak egitea;
Ebaluatzaileen taldean parte hartzea eta entitateen finantzaketa-eskaeren ingurumen-ebaluazio egiten laguntzea;
Fiare Banca Eticako zerbitzu eta produktuetan prezio onuragarriak izatea.
Fiare Banca Eticaren kapital soziala handituz gero, ingurumena errespetatuz pertsonak eta haien beharrizanak lehenesten dituzten proiektuei kredituak emateko gaitasun handiagoa izango dugu; kapital sozialeko 500 euroko kopuru bakoitzetik 7.500 euro eman ditzakegu kreditu berritan. Gure kapital sozialaren kopurua halako hamabost mailegatzen dugu (azken 3 urteetako datuen arabera egindako kalkulua).
Zenbateko kapital soziala inbertitu nahi duzu?
500€
6000€
Esan nahi du (*)
CO2 isurien 16 tona
ekidin dira
Hondakinen 449 tona
birziklatu dira
3 migratzaile
babestu dira
10 pertsonak
arreta, laguntza eta prestakuntza jasoko dute
(*) Aipatutako datuak Banca Popolare Eticak 2022an finantzatutako hirugarrenen proiektuetan lortutako emaitzei dagozkie, ez dute etorkizuneko inpaktuak iragartzeko balio.
Banca Popolare Eticaren Akzioen Eskaintza Publikoaren publizitate-mezua. Atxiki aurretik, irakur ezazu informazio-liburuxka. Legezko egoitzan edo webgune honetako Akzioen Eskaintza Publikoa atalean eskura dezakezu liburuxka.