Bermerik gabeko aurrerakina
Lortu kontratu eta diru-laguntza publikoen aurrerakinen gure mailegua 4 eguneko epean.
Nork eska dezake aurrerakin bat?
Erakunde hauek eska dezakete: kooperatibak, lan-sozietateak, enplegu-zentro bereziak, gizarteratze-enpresak, elkarteak, fundazioak edo GKEak.
¹ Erakunde bazkideak dira Fiare Banca Etican kapital soziala eskuratu dutenak. Kontsultatu hemen bazkide egiteko informazio eta kostu guztiak.
Bazkide izateko gutxieneko kapitala 5 akzio dira. Akzio bakoitzaren prezioa 63,00 € da (52,50 €-ko balio nominala gehi 10,50 €-ko prima).
2 Hitzartutako erakundeak dira Fiare Banca Eticaren balio bertsuak dituztenak, eta hitzarmen bat sinatu dutenak bankuarekin; era horretan, kideak diren erakunde horiek hainbat eratako finantza-zerbitzuak errazago eskura ditzakete. Hitzarmen horren helburua da hurbileko harreman estrategikoak sendotzea, bezero estrategikoentzako prozesu eta tarifa bereziak bideratzeko.
Ezaugarriak
Zenbatekoa: gehienera ere, diru-laguntzaren % 80, eta 50.000 € gehienez
Iraupena: 6 hilabetetik 24 hilabetera.
Irekitze-komisioa: % 0,5.
Erabili gabeko batez besteko saldoaren komisioa: % 0,5
Erakunde bazkideak¹ eta/edo hitzartuak2:
Interes-tasa (ITN) aldakorra: Euriborra 12 hilabete + % 2,50
UTB aldakorra: % 6,3tik % 7,19ra
Bazkide ez diren eta hitzarmenik ez daukaten erakundeak:
Interes-tasa (ITN) aldakorra: Euriborra 12 hilabete + % 3,00
UTB aldakorra: % 6,81tik % 7,71ra
Baldintza ekonomikoak
Interes-tasa | Irekiera | Iraupena | Gehieneko eperako UTBa | Gutxieneko eperako UTBa | |
Hitzartutako erakundeak eta/edo bazkideak | aldakorra (Euriborra 12 hilabete + % 2,50) | 0,5% | 6 eta 24 hilabete bitartean | 7,19 % | 6,3 % |
Hitzartu gabeko erakundeak eta bazkideak | aldakorra (Euriborra 12 hilabete + % 3) | 0,5% | 6 eta 24 hilabete bitartean | 7,71 % | 6,81 % |
Adibideak
Hitzarmena duen erakundea edo bazkidea:
Epea: 12 hilabete. ITNa: % 6,03 UTB aldakorra: % 6,56.
Hitzarmena duen erakunde batek 48.000 €-ko mailegua eskatu du 12 hilabeterako.
Baldintzak: 12 hilabeteko epea, % 6,03eko interesa (ITN), % 0,5eko irekitze-komisioa (240 €) eta % 6,56ko UTB aldakorra. *
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 2.894,40 €. Zor den kopurua, guztira: 51.134,40 €. Maileguaren kostua, guztira: 3.134,40 €.
Notariotza-gastuak ez dira sartu UTB aldakorraren kalkuluetan.
*UTB aldakorra 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2024-12-31n duen mailegu baterako kalkulatu da. Amortizazioa eta interesen likidazioa epemugan egin dira.
Gehienezko epea: 24 hilabete. ITNa: % 6,03 UTB aldakorra: % 6,30*
Baldintzak: 24 hilabeteko epea, % 6,03eko interesa (ITN), % 0,5eko irekitze-komisioa (240 €) eta % 6,30ko UTB aldakorra. *
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 5.788,80 €. Zor den kopurua, guztira: 54.028,80 €. Maileguaren kostua, guztira: 6.028,80 €.
Notariotza-gastuak ez dira sartu UTB aldakorraren kalkuluetan.
*UTB aldakorra 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2025-12-31n duen mailegu baterako kalkulatu da. Interesak 12 hilabetean behin likidatzen dira. Lehen likidazioa, 2024ko abenduaren 31n, 2.894,40 €-koa da; bigarren likidazioa, epemugan, 2.894,40 €-koa. Amortizazioa epemugan egin da.
Gutxieneko epea: 6 hilabete. ITNa: % 6,03 UTB aldakorra: % 7,19
Baldintzak: 6 hilabeteko epea, % 6,03eko interesa (ITN), % 0,5eko irekitze-komisioa (240 €) eta % 7,19ko UTB aldakorra. *
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 1.447,20 €. Zor den kopurua, guztira: 49.687,20 €. Maileguaren kostua, guztira: 1.687,20 €.
Notariotza-gastuak ez dira sartu UTBaren kalkuluetan.
*UTBa 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2024-06-30ean duen mailegu baterako kalkulatu da. Amortizazioa eta interesen likidazioa epemugan egin dira.
Hitzartu gabeko erakundea / bazkide ez dena:
Epea: 12 hilabete. ITNa: % 6,53 UTB aldakorra: % 7,07.
Hitzarmenik gabeko erakunde batek 48.000 €-ko mailegua eskatu du 12 hilabeterako.
Baldintzak: 12 hilabeteko epea, % 6,53eko interesa (ITN), % 0,5eko irekitze-komisioa (240 €) eta % 7,07ko UTB aldakorra. *
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 3.134,40 €. Zor den kopurua, guztira: 51.374,40 €. Maileguaren kostua, guztira: 3.374,40 €.
Notariotza-gastuak ez dira sartu UTB aldakorraren kalkuluetan.
*UTBa 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2024-12-31n duen mailegu baterako kalkulatu da. Amortizazioa eta interesen likidazioa epemugan egin dira.
Gehienezko epea: 24 hilabete. ITNa: % 6,53, UTB aldakorra: % 6,81.
Hitzarmenik gabeko erakunde batek 48.000 €-ko mailegua eskatu du 24 hilabeterako.
Baldintzak: 24 hilabeteko epea, % 6,53eko interesa (ITN), % 0,5eko irekitze-komisioa (240 €) eta % 6,81ko UTB aldakorra. *
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 6.268,80 €. Zor den kopurua, guztira: 54.508,80 €. Maileguaren kostua, guztira: 6.508,80 €.
Notarioaren gastuak ez dira sartu UTB aldakorraren kalkuluetan.
*UTB aldakorra 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2025-12-31n duen mailegu baterako kalkulatu da. Interesak 12 hilabetean behin likidatzen dira. Lehenengo likidazioa, 2024ko abenduaren 31n, 3.134,40 €-koa da; bigarren likidazioa, epemugan, 3.134,40 €-koa. Amortizazioa epemugan egin da.
Gutxieneko epea: 6 hilabete. ITNa: % 6,53 UTB aldakorra: % 7,71
Hitzarmenik gabeko erakunde batek 48.000 €-ko mailegua eskatu du 6 hilabeterako.
Baldintzak: 6 hilabeteko epea, % 6,53eko interesa (ITN), % 0,5eko irekitze-komisioa (240 €) eta % 7,71ko UTB aldakorra. *
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 1.567,20 €. Zor den kopurua, guztira: 49.807,20 €. Maileguaren kostua, guztira: 1.807,20€.
Notariotza-gastuak ez dira sartu UTBaren kalkuluetan.
*UTBa 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2024-06-30ean duen mailegu baterako kalkulatu da. Amortizazioa eta interesen likidazioa epemugan egin dira.