Aurrerakin bermeduna
Lortu kontratu eta diru-laguntza publikoen aurrerakinen gure mailegua 4 eguneko epean.
Nork eska dezake aurrerakin bat?
Erakunde hauek eska dezakete: kooperatibak, lan-sozietateak, enplegu-zentro bereziak, gizarteratze-enpresak, elkarteak, fundazioak edo GKEak.
¹ Erakunde bazkideak dira Fiare Banca Etican kapital soziala eskuratu dutenak. Kontsultatu hemen bazkide egiteko informazio eta kostu guztiak.
Bazkide izateko gutxieneko kapitala 5 akzio dira. Akzio bakoitzaren prezioa 63,00 € da (52,50 €-ko balio nominala gehi 10,50 €-ko prima).
2 Hitzartutako erakundeak dira Fiare Banca Eticaren balio bertsuak dituztenak, eta hitzarmen bat sinatu dutenak bankuarekin; era horretan, kideak diren erakunde horiek hainbat eratako finantza-zerbitzuak errazago eskura ditzakete. Hitzarmen horren helburua da hurbileko harreman estrategikoak sendotzea, bezero estrategikoentzako prozesu eta tarifa bereziak bideratzeko.
Ezaugarriak
Zenbatekoa: gehienera ere, diru-laguntzaren % 80; 100.000 € gehienez eta 25.000 € gutxienez.
Iraupena: 6 hilabetetik 24 hilabetera.
Irekitze-komisioa: % 0,5.
Erabili gabeko batez besteko saldoaren komisioa: % 0,5
Erakunde bazkideak¹ eta/edo hitzartutako erakundeak2:
Interes-tasa (ITN): % 2,5 finkoa
UTBa: % 2,76tik % 3,55era
Hitzarmenik ez duten eta bazkideak ez diren erakundeak:
Interes-tasa (ITN): % 3 finkoa
UTBa: % 3,26tik % 4,06ra
Baldintza ekonomikoak
Eskatutako epearen arabera kalkulatzen da UTBa.
FEI bermea edo berme errealak (saldoen pignorazioa):
Interes-tasa | Irekiera | Iraupena | Gehieneko eperako UTBa | Gutxieneko eperako UTBa | |
Hitzartutako erakundeak eta/edo bazkideak | Fikoa % 2,50 | % 0,5 | 6 eta 24 hilabete bitartean | 2,76 % | 3,55 % |
Hitzartu gabeko erakundeak eta bazkideak | Finkoa % 3,00 | % 0,5 | 6 eta 24 hilabete bitartean | 3,26 % | 4,06 % |
Onartutako bermeak
FEI, Elkarren Bermerako Sozietateak, kontu korronteko/gordailuko saldoaren pignorazioa. Berme pertsonalak hartu ahal izango dira (erakunde eskatzaileko bazkideen abala, esaterako), baina, kasu horretan, eragiketa bermerik gabekotzat hartuko da ratingari dagokionez eta eragiketaren gehieneko zenbatekoari dagokionez.
Adibideak
Hitzartutako erakundea edo bazkidea:
Hitzarmena duen erakunde batek 48.000 €-ko mailegua eskatu du 12 hilabeterako.
Baldintzak: 12 hilabeteko epea, % 2,5eko interesa (ITN), % 0,5eko irekitze-komisioa (240 €) eta % 3,02ko UTBa.*
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 1.200 €. Zor den kopurua, guztira: 49.440 €. Maileguaren kostua, guztira: 1.440 €.
*UTBa 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2024-12-31n duen mailegu baterako kalkulatu da. Amortizazioa eta interesen likidazioa epemugan egin dira.
Gehienezko epea: 24 hilabete. ITNa: % 2,5. Irekiera-komisioa: % 0,5 (240 €). UTBa: % 2,76*
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 2.400 €. Zor den kopurua, guztira: 50.640 €. Maileguaren kostua, guztira: 2.640 €.
Notariotza-gastuak ez dira sartu UTBaren kalkuluetan.
*UTBa 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2025-12-31n duen mailegu baterako kalkulatu da.
Interesak 12 hilabetean behin likidatzen dira. Lehenengo likidazioa, 2024ko abenduaren 31n, 1.200 €-koa da; bigarren likidazioa, epemugan, 1.200 €-koa.
Amortizazioa epemugan egin da.
Gutxieneko epea: 6 hilabete. ITNa: % 2,5. Irekiera-komisioa: % 0,5 (240 €). UTBa: % 3,55*
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 600 €. Zor den kopurua, guztira: 48.840 €. Maileguaren kostua, guztira: 840 €.
Notariotza-gastuak ez dira sartu UTBaren kalkuluetan.
*UTBa 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2024-06-30ean duen mailegu baterako kalkulatu da. Amortizazioa eta interesen likidazioa epemugan egin dira.
Hitzarmenik ez duen erakundea edo bazkidea:
Hitzarmenik gabeko erakunde batek 48.000 €-ko mailegua eskatu du 12 hilabeterako.
Baldintzak: 12 hilabeteko epea, % 3ko interesa (ITN), % 0,5eko irekitze-komisioa (240 €) eta % 3,52ko UTBa. *
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 1.440 €. Zor den kopurua, guztira: 49.680 €. Maileguaren kostua, guztira: 1.680 €.
Notariotza-gastuak ez dira sartu UTBaren kalkuluetan.
*UTBa 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2024-12-31n duen mailegu baterako kalkulatu da. Amortizazioa eta interesen likidazioa epemugan egin dira.
Gehienezko epea: 24 hilabete. ITNa: % 3. Irekiera-komisioa: % 0,5 (240 €). UTBa: % 3,26*
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 2.880 €. Zor den kopurua, guztira: 51.120 €. Maileguaren kostua, guztira: 3.120 €.
Notariotza-gastuak ez dira sartu UTBaren kalkuluetan.
*UTBa 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2025-12-31n duen mailegu baterako kalkulatu da. Interesak 12 hilabetean behin likidatzen dira. Lehenengo likidazioa, 2024ko abenduaren 31n, 1.440 €-koa da; bigarren likidazioa, epemugan, 1.440 €-koa. Amortizazioa epemugan egin da.
Gutxieneko epea: 6 hilabete. ITNa: % 3. Irekiera-komisioa: % 0,5 (240 €). UTBa: % 4,06*.
Maileguaren zenbatekoa, guztira: 48.000 €. Interesen zenbatekoa: 720 €. Zor den zenbatekoa, guztira: 48.960 €. Maileguaren kostua, guztira: 960 €.
Notariotza-gastuak ez dira sartu UTBaren kalkuluetan.
*UTBa 2024-01-01ean sinatu den eta epemuga 2024-06-30ean duen mailegu baterako kalkulatu da. Amortizazioa eta interesen likidazioa epemugan egin dira.