Gure printzipioak
Has gaitezen printzipioekin
Gure bankua ez da banketxe tradizionalak bezalakoa. Guk finantza-merkatuaren arauak aldatu nahi ditugu, gardentasunaren eta gizarte-erantzukizunaren bidez. Eta hori lortzeko, hauek dira gure printzipioetako batzuk.
Etika
Etikak definitzen gaitu, guztiaren oinarrian dagoelako, edo egon behar lukeelako. Etikak gidatu behar du giza jokabidea, jarduera guztietan. Eta, jakina, banketxeetan ere bai.
Kooperatiba
Banku kooperatiboa gara, eta, beraz, onartzen dugu bazkideek erabaki-hartzeetan parte hartzeko duten eskubidea.
Berdintasuna
Inolako bereizkeriarik gabeko gizarte-eredua defendatzen dugu; feminista, solidarioa eta aberastasuna hobeto banatzen duena. Eta horretan laguntzen dugu.
Ingurumena
Guk babesten dugun edozein jarduera ekonomikotan ingurumena errespetatzea eta zaintzea exijitzen dugu. Gurean ere bai, noski.
Gardentasuna
Hasieratik izan da gure konpromiso irmoenetako bat. Aurrezten ari diren pertsona eta erakundeen dirua nola erabiltzen dugun azaltzen dugu.
Bakea
Pertsonen eta gizartearen zerbitzura gaude. Ez dugu inoiz finantzatuko armak eraikitzen eta merkaturatzen dituen enpresarik, ez dugu inoiz gerra finantzatuko.