Gertu dugu 2025eko Batzarraren data. Batzar horren bidez gure gobernantza demokratikoaren eredua jarriko da martxan. Gure oinarrien ildotik, gune hau eskaintzen dugu bankuko bazkideek batzarrean parte hartu ahal izateko, Administrazio Kontseilurako hautagai gisa aurkezten diren zerrendak ondo ezagututa.
Hori dela eta, eskubide hori bete-betean bermatzeko eta hauteskunde-prozesua ahalik eta parte-hartzaileena izan dadin, online egingo diren hauteskunde-debateetara gonbidatzen zaitugu, Administrazio Kontseilurako hautagai diren zerrendetako ordezkariekin.
- Zerrenda parte-hartzailea – Por Banca Etica, inclusiva y dialogante (Banca Etica inklusibo eta elkarrizketarako ireki baten alde)
- Zerrenda Autonomoa – Re:start Banca Etica 2025
Bilera horietan, hautagaitzek beren proposamenak aurkeztu eta defendatuko dituzte.
Banca Etica Taldearen hauteskunde-debatea
Lehen saio hau Banca Etica Talde osoari irekitako elkarrizketa-gunea izango da. Martxoaren 27ko 17:30ak baino lehen erregistratzen bazara, zure galderak bidali ahal izango dizkiezu hautagaiei, eta eztabaidan zehar kontuan hartuko dira. Data horretatik aurrera, erregistratzen jarraitu ahal izango duzu, baina galderak bidaltzeko aukerarik gabe.
- Apirilak 2, asteazkena
- 17:30ean
- Italieraz, gaztelaniarako aldi bereko itzulpenarekin
Fiare Banca Eticaren hauteskunde-debatea
Bigarren eztabaida hau Fiare Banca Etica arloko bazkideei zuzenduta dago bereziki. Saioan zehar, aurrez zehaztutako galderak landuko dira, bazkideek bankuaren inguruan egiten duten balorazioa aztertzeko.
- Apirilak 10, asteazkena
- 18:00etan
- Italieraz eta gaztelaniaz, gaztelaniarako aldi bereko itzulpenarekin
Zure parte-hartzea funtsezkoa da denon artean gure banka etikoaren etorkizuna eraikitzeko.
Zerrenda parte-hartzailea: bankuko balio-eramaileekin egindako prozesu baten emaitza da, pertsona horiek aktiboki parte hartzen baitute hura egiten. Zazpi balio-eramaileetako bakoitzak Batzorde Sustatzaile baten alde egin dezake, eta batzorde horren eginkizuna da hautagaien zerrenda egitea. Balio-eramaileek ekarpenak egiten dituzte Batzorde Sustatzaile horrek aurkezten duen hauteskunde-programan, eta Administrazio Kontseilurako hautagai gisa aurkeztuko den zerrenda osatzeko hautagaiak proposa ditzakete.
Zerrenda autonomoa: gutxienez 200 bazkideren sinadurak biltzea aurreikusten duen prozesu batekin egingo da, eta gutxienez bankuko bi arlotan parte hartu behar dute. Arlo bakoitzerako gutxienez 50 sinadura bildu behar dira. Batzorde Sustatzaileak modu autonomoan prestatuko du hautagaien behin betiko zerrenda, eta Administrazio Kontseiluari aurkeztuko dio.
Banakako hautagaiak: zerrenda bateko kide izan gabe aurkez daiteke Administrazio Kontseilura. Horretarako, bazkideen 50 sinadura bildu behar dira.
Banakako hautagaiak zerrendetatik bereizita bozkatuko dira. Bazkide bakoitzak zerrenda bati eta hautagai indibidual bati eman diezaioke botoa.

Babestu zure txartelak online eta offline erosketak egitean
29.11.2024

GOIDIak kaltetutako pertsonei eta erakundeei laguntzeko neurriak
11.11.2024

2025eko Batzarrerako hauteskunde-bidea, urratsez urrats
05.11.2024

Etorri Madrilera finantza etikoen hamarkada bat ospatzera!
31.10.2024

Zatoz finantza etikoen 10. urteurrena ospatzera
25.10.2024

Erosketa seguruak
19.08.2024