Bankuaren bilakaerari dagozkion daturik garrantzitsuenak jasotzen ditu atal honek: kapital soziala, bazkide-kopurua, maileguak, energiaren arloan finantzatutako proiektuen ingurumen-eragina. Banca Eticako zifrei buruzko informazio gehiago bila dezakezu gure balantzeetan. Zenbakiek bakarrik hitz egiten dute, baina ez dute dena esaten. Horregatik, gure ekimena beti ebaluatu dugu ez bakarrik ikuspuntu ekonomikotik, baita gizarte eta ingurugiro ikuspuntutik ere. Ezagutu gure balantze-sozialak eta Banca Eticak finantzatutako proiektuak.