Erakundearen profila
Desberdinak gara, antolatzeko moduan ere bai
Pertsonen eta erakundeen eskuetan dagoen banku bat gara. Pertsona horiek kooperatibismoan, gobernantza demokratikoaren ereduetan eta bankuen helburu sozialetan sinesten dute. Printzipioak dituzte, eta gure gobernu-organoetako partaide aktiboak dira.
Kooperatiba moduan eratuta gaude, akzioen bidez, eta Espainian eta Italian jarduten dugu, lankidetza eta elkartasuna sustatzeko helburuz.
Gure Estatutuek, Legearen araberakoak izateaz gain, zenbait berezitasun dituzte hasieratik, eta berezitasun horiek Fiare Banca Eticaren berezitasuna markatzen dute.
Bazkideek bankuaren gizarte-kapitalean duten parte-hartze zabal eta sendoa eta erabaki-prozesu demokratikoak lagungarriak izan dira antolaketa-egitura original bat garatzeko, eta elkarte-egituran (bost lurralde-eremu) eta egitura operatiboan (filialak, lurralde-garapeneko teknikariak eta egoitza nagusia) gauzatu da.
Nahitaezko organoak
Bazkideen Batzarra
Banca Eticaren organo gorena Batzarra da. Batzarrean gutxienez laurogeita hamar eguneko antzinatasuna duten bazkide guztiek har dezakete parte. Eta bazkide bakoitzak boto baterako eskubidea du, zenbat akzio dituen kontuan hartu gabe. Banca Etican “pertsona bat, boto bat” printzipioa dago indarrean.
Administrazio Kontseilua
Administrazio Kontseilua Banca Eticako bazkideek aukeratzen dute, kide anitzeko organoa da, eta bankuaren jarduera soziala kudeatzen du, hau da, helburu soziala lortzeko egintza guztiak kudeatzen ditu. Gainera, Taldeko sozietateen zuzendaritzaz eta koordinazioaz arduratzen da. Kontseiluak lehendakariorde bat baino gehiago izenda ditzake, eta Batzorde Betearazlea bost kontseilarik osatzen dute, baina ez lehendakariak eta ez lehendakariordeak ezin dute parte hartu, ezin baitira kargu exekutibo izan.
Banca Eticaren izaera berezia bermatzeko, estatutuek ezartzen dute hautagaiek zenbait gizarte-baldintza bete behar dituztela, legeak aurreikusitako baldintzak betetzeaz gain (profesionaltasuna, errespetagarritasuna eta independentzia). Hautagaiek ezagutza eta eskarmentua behar dute Banca Eticaren esku-hartze esparruetako batean gutxienez (hirugarren sektorea, ekonomia sozial eta solidarioa, gizarte-lankidetza eta nazioarteko lankidetza, finantza etikoak, ingurumena eta energia berriztagarrien iturriak). Hemen ere, Banca Etican gutxienez 90 eguneko antzinatasuna duten bazkideak bakarrik izan daitezke hautagai.
Berrikuspen Batzordea
Bazkideen Batzarrak aukeratzen du Berrikuspen Batzordea, eta haren eginkizuna da sozietatea behar bezala administratzen dela zaintzea eta akordio sozialak eta legez, estatutuz eta erregelamenduz ezarritako loturak betetzen direla zaintzea.
Zaintza Organismoa
Kode Etikoa aplikatzen dela eta Italiako 231/01 Legegintzako Dekretuarekin bat datorrela gainbegiratzen du.
Kode Etikoari dagokionez, Zaintza Organismoaren ardura da:
• Kode Etikoa ezagutarazteko, sustatzeko eta aplikatzeko ekimenak sustatzea.
• Kode Etikoa betetzen eta errespetatzen dela zaintzea, bankuaren kontrol-sistemaren eta seinaleztapen-sistema espezifikoen bidez.
• Kode Etikoa larriki urratuz gero, Administrazio Kontseiluari zehapenak proposatzea, Batzorde Etikoari kontsulta egin ondoren.
• Kode Etikoaren funtzionamendua eta egokitasuna gainbegiratzea.
• Egokitu beharra ikusiz gero, horren proposamena egitea Bazkideen Batzarrari, Administrazio Kontseiluaren eta Batzorde Etikoaren iritzia entzun ondoren.
• Administrazio Kontseiluari eta Batzorde Etikoari Kode Etikoaren aplikazio-egoeraren berri ematea, aldian-aldian.
• 231/01 Legegintzako Dekretuari dagokionez, dekretu horretan aurreikusitako delituak prebenitzeko kudeaketa- eta kontrol-eredua aplikatzen eta betetzen dela egiaztatzen du Zaintza Organismoak.
Posta elektronikoz organismodivigilanza@bancaetica.com
Arbitraje Batzordea
Banca Eticako Bazkideen Batzarrak aukeratzen du Arbitraje Batzordea, eta hiru kide titularrek eta bi ordezkok osatzen dute.
Haren eginkizuna da bankuaren eta bazkideen artean edo bazkideen beren artean sor daitezkeen eztabaidei buruz erabakitzea, estatutuen interpretazioari edo aplikazioari edo bankuaren organoek gizarte-harremanei buruz hartutako beste edozein erabakiren inguruan.
Hautatutako pertsonak hiru urtez egoten dira karguan, eta berriro hautagai izan daitezke. Agintaldia hirugarren urteko Batzar Nagusiaren egunean bukatuko da.
Gaur egungo Arbitraje Batzordea 2022ko maiatzaren 14an aukeratu zen, eta kide hauek ditu:
Alberto Hoch – Presidentea
Stella Amato Maria
Miguel Salinas
Ordezkoak:
Lucio Turra
Tatjana Cinquino
Gehiago jakiteko: Banca Eticako Arbitraje Batzordearen erregelamendua.
Arbitraje Batzordearekin harremanetan jartzeko, idatzi helbide honetara: probiviri@bancaetica.org
Alderdi Lotetsien Batzordea
Alderdi Lotetsien Batzordea Banca Eticaren barruko erakunde bat da, alderdi lotetsiekiko eginbideen buru dena, eragiketak kudeatzeko erregelamendua betez.
Zuzendaritza
Zuzendaritzari dagokio sozietatearen erabakiak betearaztea eta bankuaren funtzionamendua gainbegiratzea. Zuzendari nagusiaren ardura da, orobat, langileen arloa.
Borondatezko erakundeak
Batzorde Etikoa
Batzorde Etikoa (erregelamendua), Bazkideen Batzarrak hautatzen du, eta aholkularitza eta proposamenak egitea da haren funtzioa. Estatutuak eta Kode Etikoa betetzen direla eta bankuaren ingurune soziokulturalean adierazitako printzipioak errespetatzen direla zaintzen du. Orientazio- eta gidaritza-lanaren garapen gisa, batzordeak funtsezko zeregina du, bankuak ematen dituen maileguen gainean eragina izan dezaketen erabaki politiko eta sozialei buruzko iritzia eman behar duenean.
Hauek osatzen dute batzordea:
Martina Morano Pignatti – Presidentea
Gabriele Bollini
Francesca Feruglio
Francisco Javier Martínez Contreras
Antonio Loffredo
Maria Francesca De Tullio
Piero D’Argento
Harremanetarako: segreteria.generale@bancaetica.com
Bazkideen lurralde-antolaketa
Pertsonak Banca Eticako bazkide egin daitezen, antolaketa bat garatu dugu, oinarritzat hartuta tokiaren dimentsioa (Barrutia eta Lurralde Ekimeneko Taldea -LET), Arloaren dimentsioa (Arloaren Koordinazioa eta Arloko Foruma) eta arlo desberdinen arteko loturaren dimentsioa (Interforuma).
• Arloko Foruma