Nortasuna
Pertsonak gara, pertsonen bankua
Pertsona arruntak gara, eta uste dugu diruaren balio sozialak izan beharko lukeela diruaren benetako balioa. Printzipio etikoko pertsonak gara, eta ez gaude printzipio horiei uko egiteko prest; hain zuzen, justizia soziala, planetaren jasangarritasuna, kooperatibismoa, gardentasuna eta bakea dira gure printzipioetako batzuk. Zuk ere gure printzipio berak badituzu, zatoz gurekin. Zure diruak ere badituelako printzipioak.
Banca Popolare Etica (1999tik Italian lan egiten duena) eta Fiare (2005etik Espainian diharduena) batu zirenean sortu zen Fiare Banca Etica. Eta gure helburua da gizarte-eraldaketaren zerbitzura egongo den tresna bihurtzea, hirugarren sektoreko proiektuak eta ekonomia soziala eta solidarioa finantzatuz, eta gardentasuna, parte-hartzea eta demokrazia oinarri dituen kultura sustatuz.
Gure bazkideak
Europan erreferentziazko banku kooperatiboa gara; 46.000tik gora bazkide ditugu Italian eta Espainian, bost geografia-eremutan antolatuta, partaidetzarako hainbat organo izanik. “Pertsona bat, boto bat” printzipioak gure kudeaketa demokratikoa eta gure konpromiso etikoa bermatzen ditu.
Gure eragina
Gure helburua diruaren balio soziala berreskuratzea da. Horregatik, pertsonen eta erakundeen aurrezki-gordailuak, besteak beste, hauekin lotutako proiektuak finantzatzeko baliatzen ditugu: pertsonak gizartean eta lan-munduan txertatzea, nekazaritza ekologikoa, efizientzia energetikoa, hezkuntza eta kultura, eta bidezko merkataritza.
Gure gardentasuna
Gardentasuna da gure funtsezko zutabea, eta horrek berekin dakar dirua non inbertitzen den jakitea. Guk finantzatutako proiektuek ekonomia, gizarte eta ingurumen aldetik ebaluazio zorrotza jasotzen dute, eta gure konfiantzazko kapitala dira.
Gure zenbakiak
Ikus itzazu bankuaren bilakaerari buruzko daturik azpimarragarrienak –kapital soziala, pertsona eta entitate bazkideak, bildutako funtsak eta emandako maileguak…– gure balantze sozialean.