TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Etika eta kooperatiba

Parte-hartzea eta gobernantza

GOIDIak kaltetutako pertsonei eta erakundeei laguntzeko neurriak

GOIDIak kaltetutako pertsonei eta erakundeei laguntzeko neurriak

Fiare Banca Eticatik gure elkartasun eta babes erabatekoa adierazi nahi dizkiegu azken GOIDIak Valentziako Erkidegoan eta beste zenbait lekutan, hala nola Letur udalerrian, gogor kaltetutako pertsona, familia eta erakunde guztiei. Badakigu egoera horrek eragin suntsitzailea izan duela eskualde batzuetan, eta, hari erantzuteko, ezohiko neurri batzuk ezartzea erabaki dugu, egoera zail horietan daudenei laguntzeko.

Ekintza horiek pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko konpromisoa duten pertsonei eta erakundeei zuzenduta daude, bai eta gehien behar dutenen beharrei azkar erantzuteko sortu diren elkartasun zirkuituei ere.

Jarraian, datozen hilabeteetan eskainiko ditugun laguntza neurriak zehaztuko ditugu:

Zuzeneko laguntzak: Hainbat erakunde ari dira funtsak biltzen, galerak izan dituzten edo egoera bereziki ahulean dauden pertsonei laguntzeko. Ildo horretatik, gure erakunde bazkideak, Cáritas Valenciak, hondamendi honek gehien kaltetutako pertsonengana bideratuko ditu bere kontuan jasotako funtsak.

Horregatik, Fiare Banca Eticako komunitate osoa —lantaldea, bazkideak, bezeroak eta hurbileko pertsonak— animatzen dugu laguntza sare horrekin bat egitera. Kausa horri eskainitako kontuan ekarpenak egitera gonbidatzen zaituztegu: ES75 1550 0001 2800 0084 2922 Cáritas Valencia.

Fiare Banca Eticak 30.000 euroko dohaintza egin du kaltetutako pertsonei laguntzeko (20.000 Cáritas Valenciari, 5.000 Cáritas Albaceteri eta 5.000 FonRedes erakundeari).

Berreraikitzeko laguntza: REFAS sareko FonRedes erakunde kidearen bitartez lagundu daiteke (mikrokredituak eskaintzen ditu). Erakunde horren kontuan ekarpenak egin daitezke, zuzenean berreraikitzen laguntzeko. Hau da kontu zenbakia: ES69 1550 0001 2700 0690 7422.

Baina ez dira bakarrak. Datozen hilabeteetan eskainiko ditugun beste laguntza neurri batzuk ere zehaztuko ditugu:

  1. Zuzeneko harremana eta bidelaguntza: Bankuko bezero diren entitate eta erakunde guztiekin harremanetan jarri gara, haien egoera eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko, eta datozen hilabeteetan laguntza finantzarioa eskaintzeko, hala behar izanez gero.
  2. Luzamendua eta abalak: Gobernuak indarrean dagoen finantzaketaren ordainketari lotutako hainbat neurri onartu ditu, hala nola finantzaketa berrietarako abal lerroak eta luzamenduak.
  3. Kreditu lerro gehigarriak: Kreditu lerro berriak ditugu, beharrezko konponketak egiteko eta jarduera ekonomikoak berrabiarazteko likidezia behar duten gizarte ekonomiako erakundeentzat.