Fiare Banku Etikoaren sortzezko xedea da aurrezkiaren soberakina inbertitzea gizarte-ongizatean eta inklusioan lan egiten duten ekimen eta erakundeetan; horregatik, ongi egokitzen da gure helburuarekin administrazio publikoekin elkarlanean aritzea, alegia, herritar guztien onura bilatzen duten gizarte- eta ingurumen-politiken garapena errazteko xedearekin.
Iragan 2023an harreman berriak eratu ziren banku etikoaren eta administrazio publikoen artean: estatu espainiarreko lau udalek lotu zituzten akordioak gure kooperatibarekin, eta horrela finantzazio etiko eta jasangarriaren alde jokatu zuten. Donostia, Sant Boi de Llobregat, Siero eta Huescako udalek lehiaketa publikoa ireki zuten, eta Fiare Banku Etikoa izan zen hautatuetako bat haien administrazioen finantzaketan parte hartzeko.
Donostia, alde batetik, ez da estrainekoz atxiki banku etikoari; Fiareren esku utzi zuen, 2016an, bere finantzaketa, orduan ere lehiaketa publiko batetik abiatuta. Hiriarekiko harremana 2010ean hasi zen, Fiare Banku Etikoan kontu korrontea irekitzearekin eta garapen-lankidetzarako funtsaren kudeaketarekin. 2023an emandako finantzaketa bigarren “Talent House” delako batean erabili da, hau da, ikertzaileei eta bertako gazte ekintzaileei aldi batez bizilekua eskaintzen dien egoitza batean.
Sant Boirekiko harremana, bestalde, 2023aren bukaeran hasi zen; espero dugu bide luze baten hasiera izatea, elkarlanean aritzeko gizarte-ongizatearen alde, eta komunitatean gizarte eta ingurumen arloan eragin onuragarria sortzeko. Era horretan, urte horretan bertan Fiareri atxiki zitzaizkion Siero eta Huesca hirietako udalekin bat egin zuen Kataluniako hiriak.
Fiare Banku Etikoa banku kooperatibo bat da, eta Italian eta espainiar estatuan egiten du lan. 90eko hamarkadaren erdialdera sortu zen bankua, finantza etikoen printzipioetan erabat oinarritutako kreditu-erakunde bat eratzeko asmoarekin elkartutako pertsona eta erakunde askoren konpromisoari esker. Hona hemen printzipio etiko horiek: gardentasuna, parte-hartzea, zintzotasuna, efizientzia eta arretaz zaintzea jardun ekonomikoek izan ditzaketen ondorio ez-ekonomikoak. Une honetan 47.425 pertsona dira bazkide.
Babestu zure txartelak online eta offline erosketak egitean
29.11.2024
Europako finantza etikoei buruzko 7. txostena: banku etiko sendoak eta ekonomia errealaren ondoan daudenak
27.11.2024
Fiare Banca Eticarekin sinatutako hitzarmenen eguneraketa
21.11.2024
GOIDIak kaltetutako pertsonei eta erakundeei laguntzeko neurriak
11.11.2024
Etorri Madrilera finantza etikoen hamarkada bat ospatzera!
31.10.2024
Akziodunak guztion ongiaren alde: Fiare Banca Eticak hamar urte
29.10.2024