Inpaktuen txostena
Zer da Inpaktuen txostena?
Gure printzipio gidarietako bat da “kontuan hartzea ekintza ekonomikoen ondorio ez-ekonomikoak”. Hori dela eta, ekonomia, gizartea eta ingurumena aintzat hartzen dituen ikuspuntutik neurtzen dugu Banka Etikoaren jarduera.
Inpaktuen txostena urtero argitaratzen dugun dokumentu bat da, eta aurtengoa bosgarren edizioa da. Txosten horren helburua da aztertzea zer-nolako inpaktua eragin duten Banka Etikoak emandako kredituek ingurumenari, gizarteari eta gobernu korporatibo onari dagiokenez, eta neurtzea zer emaitza izan dituzten.
Sareko gune hau eskura duzu, banka beste era batera nola egiten dugun jakiteko, gure jarduerak zer inpaktu dituen egiaztatzeko, eta gure helburua lortzen laguntzeko, Banku Etikoa gero eta enpresa hobea izan dadin eta eraldaketa-ahalmena izan dezan.
Irakurri 2023ko txostena
Gure txosten guztiak
Aukeratu urte bat, eta ezagutu Banka Etikoak ingurumenean, gizartean eta gobernantzan eragin dituen inpaktu guztiak.