Harpidetu itzazu akzio gehiago
Emaiozu balioa zure hautaketari
Dagoeneko bazkide zara?
Handitu ezazu zure kapitala akzio berriak erosita.
Pertsona fisikoa bazara:
- Sartu Online Bankuan eta erosi akzioak Aurrezkiak atalean.
- Bezero/bazkide ez bazara ireki ezazu online zure kontu korrontea hemen, eta, ondoren, eros itzazu akzioak Banca Online-n Aurrezkiak atalean.
- Ezagut ezazu prozesua urratsez urrats.
Entitatea bazara, jar zaitez harremanetan zure erreferentziazko kudeatzailearekin edo jarri harremanetan hemen.
Irakur ezazu informazio-liburuxka. Bankari, akzioei eta haien arriskuei buruzko informazio baliagarri guztia ematen du online edo gure filialetan eskura dezakezu liburuxka.
Akzioek osatzen dute kapital soziala. Akzio bakoitzak 63,00 €-ko prezio unitarioa du (52,50 €-ko balio nominala gehi 10,50 €-ko jaulkipen-prima). Atxikitzeko akzioen gutxieneko kopurua 5 akziokoa da.
Fiare Banca Eticak ez du etekin ekonomikorik banatzen, baina Bazkideen Batzarrak aldian behin erabakitzen du ea akzioen balioa handituko duen. Gure akzioak barne-merkatuan saltzen dira eta baliteke uneren batean ezin saldu izatea; hortaz, likidezia arriskua beste produktu batzuena baino handiagoa izan liteke. Kapitala galtzeko arriskua dago.