Gero eta hurbilago dugu 2025eko Batzarraren data. Batzar hori Madrilen egingo da, online. Oso une garrantzitsua da, kooperatiba gisa definitzen gaituelako, eta mugarria ere bada bankuaren bizitza asoziatiborako eta ehun sozialerako.
Era berean, aukera bikaina da Finantza Etikoek Madrilen zer proiektu aukeratu dituzten jakiteko. Murgildu zaitez Madrilgo kaleetako zaporeetan, kulturan eta historian, eta ezagutu hirian finantzatutako errealitate batzuk.
Gabarrera, S.COOP. MAD

Maitasun handiz egina, erabat artisaua, tokiko banaketa, eta ekoizpen mugatua.Horiek dira Gabarrera garagardoen ezaugarrietako batzuk. Kooperatibak erabat modu naturalean egiten du bere produktua, hurbileko osagaiak erabiliz: Guadarrama mendilerroko ura, garagar-malta, gari eta lupulo ekologikoak, kanabera-azukrea eta legamiak. Aukerarik onena Madrilen garagardo batez gozatzeko.
La Osa supermerkatua

“Produktu onak, prezio onak, jende ona”, horixe du leloa La Osa supermerkatuak, Madrilgo supermerkatu kooperatibo eta parte-hartzaileak, dagoeneko 1.400 kooperatibista baino gehiago dituenak. Zer abantaila ditu supermerkatu-eredu horrek? Bertan, hurbileko produktuak aurkituko dituzu, ekologikoak eta, ahal den neurrian, soltean. Hau da, ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienarekin egingo duzu erosketa.
Moda Re

Balio soziala duen bigarren eskuko arropa. Moda Re, fast fashion modaren alternatiba bat baino askoz gehiago da.Lan-aukerak sortzen ditu zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonentzat, eta, aldi berean, ehunak birziklatzea eta berrerabiltzea sustatzen du. Arreta handiz aukeratutako bigarren eskuko arropa nahi baduzu eta gizarteratzen lagundu nahi baduzu, hau da zure denda.
Campo a través

Dagoeneko izozki bat hartzeko gogoa baduzu, hortxe duzu Campo a Través. Guadarrama mendilerroko ahuntz-esne ekologikoarekin egindako izozkiak. San Lorenzo del Escorialen dago, eta bertan, izozki-zapore ugari aurkituko dituzu, baita esnekiak, marmeladak, fruitu lehorren kremak… ere.
La imprenta

Malasañatik gertu bazaude, eskura duzu La imprenta. Liburu-denda eta argitaletxe independente bat baino askoz gehiago da: konspirazio kulturalen zentro bat.Literaturarako, kulturarako eta justiziarako gune bat. Adierazpenak liburuetatik eta orrialdeetatik haratagoko forma hartzen duen lekua. Gozatu bertako jarduerekin, topaketekin eta kulturarekin.
Redes de educación patrimonio y cultura

Memoria historikoa funtsezko zutabetzat hartuta, Redes Educación Patrimonio y Cultura gunean loturak josten dira historiaren, artearen eta hezkuntza-jardunen artean, horrela kultura-herentzia aberasteko. Madrilgo Ipar Mendilerroan sortutako elkarte honek herrietako folklorea berreskuratzea, lantzea eta kontserbatzea du helburu, baita komunitatea eraikitzea ere.
Casa Rural Melones

Hiritik haratago esploratu nahi baduzu, Casa Rural Melones landetxean aurkituko duzu landa-turismoko nahiz turismo arduratsuko alternatiba bat. Patones de Abajo herrian dago, Madrilgo Ipar Mendilerroan, Melones familiak aspalditik abeltzaintza eta nekazaritzarako edukitako eraikuntzetan. Eraikuntza horiek egonaldietarako eta bisitariak hartzeko eraberritu eta egokitu dira. Baina Casa Rural Melones landetxea eremu dinamikoa ere bada, artisautza, tradizioa eta ekologia uztartzen dituena.
Florian Wehde-ren argazkia Unsplash-en

Goiener: subiranotasun energetikorantz eta energia berriztagarri baterantz
25.06.2024

Lanagro:lan duina eta egonkorra nekazaritza-sektorean
27.05.2024

Femarec, tres décadas de inclusión sociolaboral
06.03.2024

Etxebizitza kolaboratiboa Valdecorvosen
05.02.2024

Crowdfunding itxaropenerako: Aita Mari salbamendu-itsasontzia
19.01.2024

Solidaridad Internacional de Galicia
28.12.2023