Goiener irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat da, energia berriztagarriak sortzen eta kontsumitzen ditu eta haren bidez subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi da. Proiektuaren ardatza honako hau da: energia ia janariarekin edo urarekin pareka daitekeen oinarrizko ondasuna da, eta, beraz, herritarrek kontrolatu beharko lukete. Horretarako, energia elektriko % 100ean berriztagarria merkaturatzen du bere masa sozialean, baina energia berde propioa ere ekoizten du. Halaber, energia berriztagarria sustatzeko lan egiten du, aholkularitza emanez eta beste proiektu eta kanpaina batzuetan elkarlanean arituz.
Proiektuak 12 urteko ibilbidea du eta denbora horretan dagoeneko 17.000 bazkide baino gehiago batu ditu.
Proiektua eta horren lan-sektorea hobeto ezagutzeko, kooperatibari galdera batzuk egiteko aukera izan dugu.
Zer erronka dituzue gaur egun?
Sektorearen hegakortasunera doitzea eta lehiakor mantentzea da gure erronka nagusia. “Green washing” eta “social washing” kanpainei aurre egiteko ere gure arreta guztia beharko dugu. Gure estrategiaren ardatz nagusietako bat proiektu baterantz eboluzionatzea da, gure bazkideen energia-beharrei konponbide integrala eman beharrean, kooperatibaren barruan parte-hartzea are gehiago bultzatzen dugun aldi berean.
Zerk lagundu dizue hazten? Zein laguntza izan duzue orain arte?
Gure balioei leial eustea, esaten duguna egiten saiatzea, zerbitzu bikaina ematen saiatzea, apalak izatea eta lankidetzan sinistea lan-eredu gisa, lehiakortasunaren aurrean. Gure bazkideek gure proiektuan konfiantza dute eta jende gehiago erakartzeko bozgorailu hoberena izan dira eta dira.
Laguntza asko izan dugu. Ez ditugu denak aipatuko, ziur baikaude izenen bat ahaztuko dugula. Ekonomia sozial eta solidarioan, kooperatiben munduarena, gizarte-mugimenduena, tokiko erakundeena eta, nola ez, Fiare-rena.
Energia-kontsumoan tokiko kontsumoa sustatzea zailagoa dela uste duzue?
Banakako nahiz taldeko autokontsumoaren eta energia-komunitateen gorakadak tokiko baliabide berriztagarriak hobeto aprobetxatzen laguntzen du, tokiko energia sortzeko. Kontuan izan behar da, eraginkortasuna dela eta, gertuen dagoen energia kontsumitzen dugula beti, galerak ahalik eta gehien saihesteko. Baina horrek ez du esan nahi kontsumitzen edo sortzen den hurbileko energia hori jasangarria denik, dela jatorri fosilagatik edo nuklearragatik (adibidez), dela instalazioen tamainagatik eta kokalekuarengatik. Sektore honetan, tokiko kontsumoa ez da beti jasangarritasunaren sinonimoa.
Goienerrek eta Fiarek boluntarioaren irudia partekatzen duzue kooperatiban; zein da Goienerreko boluntarioen lana? Zure ustez, zergatik daude hainbeste pertsona proiektuan horrela sartuta?
Goiener boluntarioen eskutik sortu zen. Hori da gure DNA; horregatik, boluntarioen eginkizunetako bat erabakiak hartzeko organoetan parte hartzea da. Gainera, hitzaldiak eta tailerrak ematen dituzten tokiko taldeak ditugu. Talde horiek inguruko erakundeekin eta gaikako taldeekin (ekofeminismoa, gizarte-ekintza…) harremanetan egoteaz ere arduratzen dira.
Argiaren prezioaren ezegonkortasunaren auzia zuen hazkundean islatu da?
Komertzializazioan sentitu dugu eragina. Prezioen igoerak merkaturatzaile txikiok oso egoera delikatuan uzten gintuela baliatuz, elektrika handiek egin dituzten eskaintzen aurka lehiatzea zaila da. Merkatuan duten posizio pribilegiatua dela-eta egin ditzakete eskaintza horiek.
Beste arlo batzuetan, bulego teknikoan adibidez, energia-komunitateen edo energia-pobreziari aurre egiteko proiektuen sorrerak urrats garrantzitsuak egin ditu.
Nola planteatzen duzue energia berriztagarri baterako trantsizioa egungo eredu ekonomikoan?
Zuzenean planteatzen duguna da egungo eredu ekonomikoa ez dela jasangarria. Gure kontsumoak murrizteko egoerak planteatu behar ditugu, bai banaka, bai industrian eta garraioan ere.
Hemendik aurrera, tokiko energia-beharrak iturri berriztagarrien bidez asetzen dituen energia-komunitatearen ereduaren alde egiten dugu.
Instalazioei dagokionez, bideragarritasunak alderdi ekonomikoa, soziala eta ingurunekoa kontuan izan behar ditu. Energia-trantsizioa klima-aldaketa eta biodibertsitate-galera larriko testuinguruan egin beharreko trantsizioetako bat besterik ez da.
Lanagro:lan duina eta egonkorra nekazaritza-sektorean
27.05.2024
Femarec, tres décadas de inclusión sociolaboral
06.03.2024
Etxebizitza kolaboratiboa Valdecorvosen
05.02.2024
Crowdfunding itxaropenerako: Aita Mari salbamendu-itsasontzia
19.01.2024
Solidaridad Internacional de Galicia
28.12.2023
Rexcatering: Elikagaiak alferrik galtzearen aurka heztea, kontzientziatzea eta jardutea
20.11.2023