Funts etikoak
Ezagutu erakundeetarako gure inbertsio-proposamena.
Etekina eta etorkizun hobea bilatzeak ez du bateraezina izan behar.
Aurkeztutako produktuak Sicav Multilabel erakundearen azpifuntsak dira. Erakunde horrek ahalbidetu egiten digu Etica Sgr sozietatearen bitartez Italian saltzen ditugun funts berak saltzea, inbertitu daitekeen unibertso berarekin, aktiboen esleitze berarekin, zorro berarekin eta finantza-kudeatzaile berarekin.
Zergatik aukeratu gure inbertsio etikoak?
– Etica Funds inbertsioekin ez duzu komisiorik ordainduko, ez sarrera-komisiorik, ez irteera-komisiorik, ezta etekin-komisiorik ere. Erakunde jasangarriak eta arduratsuak baino ez dituzu finantzatuko: metodologia zorrotzari jarraikiz egiten da hautaketa. Pertsona eta erakunde orok beren aurrezkiak Banca Etican kudeatu ahal izateko finantza-zerbitzuak izatearen aldekoa da apustua.
– Edozein unetan harpidetu edo saldu ditzakezu funtsak: zuk erabakitzen duzu noiz, non eta nola inbertitu. Epe ertain-luzea baino lehen kapitala erretiratzeak areagotu egin dezake galerak izateko arriskua.
– Dibertsifikatu zure inbertsioa, kostuak eta arriskuak txikiagotuta, baita kapital txikiarekin ere, jakinik merkatuaren gorabeheren arabera denboran balioa aldatu dezakeen produktua dela eta kapital-galerak egon daitezkeela.
– Inbertitu modu erraz eta etikoan, zure kapitala handitzea lortzeko, erantzukizun sozialeko printzipio sendo batzuk errespetatuz.
Nola funtzionatzen du?
Analisia eta ikerketa
Etica Funds-eko analistak
Ingurumen, gizarte eta gobernantza onaren alorretan aditua da gure ESG analista-taldea, eta, patentatutako ESG EticApproach® metodologia propioarekin, baheketa bikoitzaren mendean jartzen ditu herrialdeak eta sozietateak. Azken hori bazterketa-irizpide negatiboetan eta ebaluazio-irizpide positiboetan oinarritzen da, gizarte- eta ingurumen-ikuspegitik kalifikaziorik altuena duten estatuak eta jasangarritasunari eta ongizate kolektiboari arreta gehien eskaintzen dieten enpresak identifikatze aldera, “best in class” ikuspegia. Horrela sortzen da jaulkitzaileen unibertso inbertigarria delakoa.
ASG orientabidea
Batzorde etikoa
Prozesu hori osorik batzorde etiko batek gainbegiratzen du. Batzorde horretako kideak independenteak eta autonomoak dira, finantza jasangarri eta arduratsuen esparruan egiaztatutako esperientzia izateko helburuarekin.
Finantza-kontrola
Inbertsioetako eta arriskuak kudeatzeko batzordea
Administrazio Kontseiluari babesa ematen dion organoa da Etica Funds-eko Inbertsioetako eta arriskuen kudeaketako batzordea, aktiboen banaketari eta arriskuak kudeatzeari lotutako inbertsioen eta estrategien arloan erabakiak hartzeko orduan.
Inbertsio-politika
Administrazio Kontseilua
Administrazio Kontseiluak jaulkitzaileen hautaketarekin lotutako politikak definitzen ditu, ESG irizpideetan oinarrituta (ingurumena, gizartea eta gobernantza ona). Era berean, funtsen Inbertsio-politika zehazten du.
Inbertsio-jarduerak
Kudeatzaile delegatua
Kudeatzaile delegatua (Anima Sgr) arduratzen da Etica-ko funtsen eta azpifuntsen finantza-kudeaketaz.
Hark kudeatzen du zorroa modu aktiboan, unibertso inbertigarriaren eta Etica-k definitzen duen Inbertsio-politikaren arabera.