TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK
Bazkideen batzarra 2025 -> Informa zaitez eta parte hartu

Finantza etikoak

Finantza etikoei buruzko berri guztiak

Finantza etikoak, itxaropen izpi bat.

Finantza etikoak, itxaropen izpi bat.

Finantza etikoak, itxaropen izpi bat.

Zer esan nahi dugu finantza etikoak itxaropen izpi bat direla diogunean?

Bizitzak salbatzen dituzten erakundeen ondoan gaudela esan nahi dugu, laguntza eskaintzen diegula gizarteko bidegabekeriak arintzeko nekaezin lanean ari diren erakundeei, egoera zaurgarrian edo halako egoera baten atarian daudenen bizi-baldintzak hobetzen dihardutenei. Kausa horiekin dugun konpromisoaren bidez, erakunde publikoak maiz iristen ez diren lekuetara iritsi nahi du Fiare Banca Eticak.

Jasangarritasuna eta planeta leheneratzea sustatzen duten proiektuetan gaude. Gure printzipio eta balio berak dituzten erakundeekin aliantza eta sare sendoak egitea da gure lanaren ardatza, hots, komunitateen zaintza, giza eskubideekiko errespetua eta ingurumenaren babesa beren egiten dituzten erakundeekin aliantzak eta sareak egitea.

Alabaina, hori guztia ere ez da nahikoa, eta, horrenbestez, Fiare Banca Etica pauso bat harago doa.

Finantza-erakunde gisa, ez gara finantzaketa eskaintzera mugatzen. Hainbat eremutako gizarte-bidegabekerien arrazoi sakonetan eragin nahi dugu. Horregatik, finantza etikoen inguruko heziketan eta sentsibilizazioan ere lan egiten dugu. Pertsonei eta erakundeei ulertarazi nahi diegu zer faktorek duten eragina erabaki ekonomiko globaletan, banakoen aurrezkiek duten eraginetik hasita, banku-sistemak jokatzen duen roleraino. Fiare Banca Eticaren jardunak benetako aldea eragin dezakeela ikusarazi nahi dugu.

Bide hori erronkaz beteta dago, hala nola finantza tradizionalen boterea eta hegemonia ditugu aurrean, edo erabaki geopolitikoen dinamika konplexuak. Alabaina, gure posizioa eta gure ereduaren eraginkortasuna indartzen dituzte banku etikoan konfiantza dutenen bultzadak eta Espainiako eta Europako erakundeen babesak.

Esanak esan, ez da nahikoa.

Mezu argi bat helarazi nahi diogu gizarte osoari: guztion ongiak lehentasuna izan behar du. Zinez uste dugu interes kolektiboa dela interes gorena. Horregatik, elkarrizketan eta elkarrekikotasunean oinarritutako finantza-eredua defendatzen dugu, banka tradizionalaren jardunbide oldarkor eta opakuetatik aldenduz.

Foto de Michael Marsh en Unsplash