2023an zehar, 74 erakundek eman zuten Fiare Banku Etikoarekin elkartzeko urratsa. Hala, bankuaren erabakietan parte hartuko dute, demokrazia ekonomikoko proiektu baten partaide izango dira eta, batez ere, Ekonomia sozial eta solidarioari lagunduko diote kapital sozialaren bidez. Horrez gain, parte hartzeari esker, gure zerbitzu eta produktuen onurez gozatzeko aukera izango dute pertsona juridiko nahiz fisikoek.
Gure kooperatibaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde horiei guztiei, haien bidez kreditua ematen eta guztiontzako etorkizun hobea eraikitzen jarrai baitezakegu. Hauek dira azken urtean gure proiektuarekin bat egin duten erakundeetako batzuk:
Fundació Mercè Fontanilles
Bartzelonan finkatutako fundazio honek 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta hainbat behar dituzten pertsonei laguntzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, trebakuntza edo lan-munduan txertatzea eta bitartekaritza- edo laguntza-zerbitzuak.
Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia
Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataforma sozialaren helburua da pertsona migratzaileen eskubideen alde egitea, sentsibilizatzeko eta antolatzeko asmoz. Horretarako, mobilizazioak eta informazio- eta trebakuntza-jarduerak egiten dituzte.
https://ongietorrierrefuxiatuak.info/es/
Koopera
Koopera kooperatiba multzo batek osatutako ekimen sozial bat da, Bizkaian egoitza izan arren penintsula osoan presente dagoena. Proiektuaren helburu nagusia da bazterketa soziala pairatzen duten edo baztertuak izateko arriskua duten pertsonak gizarteratzea eta lan-munduan txertatzea. Horretarako, ingurumenaren aldeko jarduerak egiten dituzte batez ere.
Raíles Fundazioa
Adimen-desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzen ibilbide luzea duten bi erakundek bat egitean sortu zen Madrilen egoitza duen Raíles Fundazioa. Lan-munduan, hezkuntzan eta gizartean txertatzen laguntzen lan egiten dute bereziki. Oro har, pertsona bakoitzak bere bizitza-proiektuarekiko autonomia eta laguntza-sarea izan dezan ziurtatzea da haien helburua.
Provivienda
- urtean sortu eta Madrilen finkatutako Provivienda elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, etxebizitzarako eskubidea bermatzen lan egiten duena, bereziki zaurgarritasun-egoera dauden pertsonen kasuan.
Tangente
Eremu ezberdinetan baina helburu komunarekin lan egiten duten 13 kooperatibez osatutako taldea da Tangente. Haren helburua da guztien arteko kooperazioa sustatzea Ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioetan oinarrituta.
Coma Comunicación Creativa
Coma Comunicación Creativa komunikazio-agentziak Galizian du egoitza eta lan-esparru horretan ezohikoa den antolamenduarekin lan egiten du. Kooperatiba gisa osatuta dago, eta haren oinarrizko balioen artean horizontaltasuna eta lankidetza daude.
GOIDIak kaltetutako pertsonei eta erakundeei laguntzeko neurriak
11.11.2024
2025eko Batzarrerako hauteskunde-bidea, urratsez urrats
05.11.2024
Etorri Madrilera finantza etikoen hamarkada bat ospatzera!
31.10.2024
Akziodunak guztion ongiaren alde: Fiare Banca Eticak hamar urte
29.10.2024
Zatoz finantza etikoen 10. urteurrena ospatzera
25.10.2024
Erosketa seguruak
19.08.2024