Zein dira zure erabiltzailea eta pasahitza Internet bidezko bankura sartzeko?
- Erabiltzailea kode alfanumeriko bat bakarra da (FIXXXXXX formatuarekin) aldatu ezin dena (beti bera da) eta kontu korrontea irekitzen duzunean jasotzen duzuna. Beharrezkoa da online bankurako sarbidea izateko.
- Sartzeko pasahitza ere kontu korrontea irekitzeko unean jasoko duzu, baina hau bai aldatu beharko duzu online bankura lehenengoz sartzen zarenean.
Bi kode horiek (erabiltzailea eta pasahitza) gehi zure identifikazio zenbakia (NA edo AIZ) beharrezkoak izango dituzu zure Internet bidezko bankura sarbidea izateko.