Galtzen badut edo lapurtuz gero, zer egin behar dut?
- Deitu 912 586 609 telefono-zenbakira (aurretik 00 34, atzerritik deitzen baduzu), 08:00etatik 20:00etara astelehenetik larunbatera, eta jakinarazi txartela galdu edo lapurtu egin dizutela. Jakinarazten duzun unean bertan baliogabetuko dugu txartela.
- Ahal duzunean, eman gertatukoaren berri Bulegoan, galdu edo lapurtu dizutela baieztatzeko, eta iruzurrik egin dizuten jakiteko. Nolanahi ere, eta zure lasaitasunerako, Fiare Banca Eticako txartelek iruzurrezko erabileren aurkako aseguru-estaldura dute.
- Txartela iruzurrez erabili badute, agintarien aurrean salatu behar duzu, egoki adierazita zer egunetan eta zer ordutan galdu edo lapurtu dizuten, zer egoeratan eta non gertatu den, eta galera ekonomikoak egon badira, zenbatekoa izan den ere bai. Salaketa jarri ondoren, Bulegoarekin harremanetan jarri behar duzu, aseguruaren kalte-ordaina izapidetzeko.