Bankuan parte hartzeko beste biderik ba al dut?
Banca Eticaren antolamendua bazkide-barrutietan banatuta dago; haiek zabaltzen dute Banca Eticaren kultura beren lurraldean, eta bankuaren helburuak betetzen laguntzen dute. Barruti horiek bazkideen artean aukeratzen dute Lurraldean Esku-hartzeko Taldea, eta haren misioa da bankuaren estrategia lurralde hartarako ezartzen laguntzea. Edozein bazkide, laguntza sozialarekin, izan daiteke Lurraldean Esku-hartzeko Talderako hautagaia.