TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK
icon-git

GIT Bizkaia

El Grupo de Iniciativa Territorial de Bizkaia y Cantabria fue elegido en la Asamblea Territorial de noviembre de 2023 y representa a las casi 600 personas socias de Fiare en este ámbito.

“La Singla” dokumentala ikustera gonbidatzen zaitugu

Bizkaiko Fiare Banca Eticako bazkide taldeak eta Secretariado Gitano Fundazioak Paloma Zapatak zuzendutako “La Singla” dokumentala doan ikustera gonbidatzen zaituzte. Emanaldia ekainaren 6an izango da, 18:00etan, Indautxu Aretoan (Karmengo elizaren beheko aldean).

 

Filmak 95 minutuko iraupena du. Ondorengo solasaldian honako hauek hartuko dute parte:

 

  • Miren Aperribay, filmaren banatzailearen arduraduna;
  • Naiara Borja Jiménez, Fundación Secretariado Gitano eta
  • Javier Deán, Fiare Banca Eticakoa.

 

Filmak 2024ko dokumental onenaren Feroz saria jaso du, eta Antonia Singla ijito gazte dantzariaren bizitza kontatzen du. Nahiz eta gorra izan, nazioartean arrakasta izan zuen, eta ondoren desagertu egin zen, arrastorik utzi gabe.

 

“Historiatik bidegabe ezabatutako emakume bat ahanzturatik erreskatatzen du, flamenkoari, ijitoen kulturari eta gorren komunitateari egindako ekarpena gorabehera” (Paloma Zapata – Zuzendaria)

Honetan ere interesatuta egon zaitezke

GIT Bizkaia

“La Singla” dokumentala ikustera gonbidatzen zaitugu

Hemen argitaratua:
27/05/2024