Bermeak
Laguntza bermatua
Batzuetan laguntza gehiago behar izaten dira. Horregatik lan egiten dugu akordio gehiago lortzeko.
KOI
Kreditu Ofizialeko Institutuarekin akordioa dugu, ekonomikoki hain zaila den une honetan enpresei eta autonomoei finantzaketa emateko, KOI inbertsioa abal-lerroaren bitartez.
FEI – EASI
Akordio bat jarri dugu abian Europako Inbertsio Funtsarekin (EIF) gizarte-ekonomiako proiektuei EASI bermea emateko. Berme horrek inbertsioaren % 80 estaltzen du, bezeroentzat kostu gehigarririk gabe, 10 urtera arteko eragiketetarako.
Hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin
Dagoeneko eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena Elkargiren bermearekin likidezia lortzeko maileguak emateko.
Akordioa Bartzelonako Udalarekin
Finantza Etikoak Fundazioaren eta Bartzelonako Udalaren arteko akordioa, finantzaketa eskatzen duten ekonomia sozial eta solidarioko Bartzelonako erakundeentzako berme-funtsa handitzeko.
Asturgar
Asturgar elkartearekin hitzarmena dugu finantzaketa emateko epe eta baldintza hobeagoetan.