Finantzaketa-eremu nagusiak
Gehien behar den lekura iritsiko da gure finantzaketa printzipioz.
Enpresa mota jakin batzuentzat erraza da finantzaketa aurkitzea. Baina erakunde baten esparrua soziala denean, erantzungo duen kapital soziala behar duzu.
Honako hauek dira Fiare Banca Eticaren finantzaketa-eremu nagusiak:
- Pertsonak gizarteratzea eta lan-merkatuan sartzea.
- Gertuko nekazaritza eta/edo ekologikoa.
- Ingurumen-jasangarritasuna, autokontsumoa, etab.
- Kultura, hezkuntza eta digitalizazioa.
- Garapenerako lankidetza eta bidezko merkataritza.
- Etxebizitza sozial eta/edo kooperatiboak.
- Finantza etikoak.
Zure enpresa/erakundea aurreko lan-eremu horien artean badago, kreditu-aukera ugari baliatu ahal izango dituzu. Jarri harremanetan langileekin.