Finantzaketa
Diruak aukera ematen du
Proiektu sozial batek, lan-kooperatiba batek edo kultura-elkarte batek dirua behar du bere helburuak lortzeko. Agian guk lagunduko dizugu.
Kontu korronteko aurrerakina, aurrerakinak, kapitalizazio-kredituak, hipotekak… Horiek dira gure finantzaketa-produktuetako batzuk. Gainera, gure erakunde bazkideei baldintza bereziak ematen dizkiegu, kapital sozialari esker, oinarri sendoa baitu Banca Eticak.
Epe Laburrera Begirako Finantzaketa
Epe laburrean finantzaketa malgua behar duten erakundeentzako kreditu-eragiketak.
Epe Ertainera / Epe Luzera Begirako Finantzketa
Epe ertainera edo luzera begirako mailegua, proiektuak hazteko edo finkatzeko beharrezkoak diren produkzio- edo inbertsio-aktiboak finantzatzeko.
Eskatu finantzaketa online
Enpresek eta erakundeek finantzaketa lortzeko proposamenak aurkez ditzakete horretarako dagoen online espazioaren bidez. Jarraitu prozesu gidatuari eta kargatu unean uneko ordezkaritzak egingo duen ebaluaziorako beharrezkoak diren dokumentu guztiak. Online plataformak ikerketa-fase osoan lagunduko du, erakunde bezeroaren eta bankuaren arteko kontaktuak eta trukeak sinplifikatuz.
Finantzaketa-eskaerarekin batera, gizarte- eta ingurumen-ebaluazioa ere aktibatuko da. Gizarte- eta ingurumen-galdetegiaren bidez, jakin ahal izango dugu zure erakundeak nola funtzionatzen duen, eta bankuak emandako kreditua nola erabiliko duzun azaldu ahal izango duzu. Gainera, ebaluatzaile sozialekin elkarreragin dezakezu, hau da, zure eskaeraren jasangarritasun-profila sakontzeko konpromisoa duten bazkideekin.
Eskatu finantzaketa hemen: credito.fiarebancaetica.coop
Ezagutu produktu guztien baldintza osoak.
Informazio gehiago behar duzu? Kontaktatu gurekin.