Administrazio publikoekiko lankidetza
Elkar ulertu behar dugu ezinbestean
Ekonomia soziala, elkartasuna, etxebizitzarako eskubidea, ingurumenaren babesa… Horiek dira administrazio publikoekin partekatzen ditugun helburuetako batzuk, eta hor aurkitzen dugu elkar.
Aurrezki-soberakina gizarte inklusiboagoaren alde lan egiten duten eta une jakin batzuetan finantza-laguntza behar duten erakundeetara bideratzeko sortu zen Banca Etica. Funtzio hori betetzeko, hainbat lurraldetan gaude eta tokian-tokian lanean ari diren ekonomia sozialeko sareekin eta askotariko entitateekin ari gara elkarlanean.
Gaur egun, Espainiako autonomia-erkidego guztietan eta Italiako leku askotan daude Banca Eticako bazkideak.
Esperientzia handia dugu administrazio publikoekin lanean, eta haietako batzuek badituzte kontuak gure bankuan.
Lankidetza-aukerak
Kooperatibako bazkide izatea, kapital soziala erosita
Aurrezki-gordailu bat irekitzea
Berariazko funts bat kudeatzea, adibidez, hainbat arlotako dirulaguntzak aurreratzeko
Finantzaketa eskatzea proiektu zehatzetarako; edo udalerri-elkarteek parte hartzen duten sozietate publikoetatik edo sozietateetatik
Lankidetzak esanguratsuak izan daitezke honako jarduera-arlo hauetan:
Ekonomia sozial eta solidarioa
Banca Eticak Italian eta Espainian laguntzen die beren lurraldean ekonomia sozial eta solidarioa garatzen lagundu nahi duten toki-erakundeei, eta honako helburu hauek ditu:
– Kreditua eskuratzen laguntzea.
– Enpresa sozialak eratzen eta abian jartzen laguntzea.
– Emandako zerbitzuen kalitatea hobetzeko proiektuak sustatzea.
– Kooperatiba sozialen partzuergoak eratzeko baldintzak bultzatzea.
Etxebizitza izateko eskubidea eta etxebizitza soziala
Etxebizitza izateko eskubidea oinarrizko eskubidea da bidezkoa izan nahi duen gizarte batentzat. Etxebizitza sozialaren helburua da pertsonentzako bizitoki-aukerak handitzea, honako hauek bultzatuz:
– Etxebizitza eskuratzeko zailtasunen prebentziorako eta akonpainatzeko zerbitzuak ematen dituzten kooperatiba sozialei laguntzea.
– Lehen etxebizitza erostea, hainbat tresna erabiliz, hala nola eraikuntza-praktikak (autoeraikuntza, adibidez) hedatzea edo etxebizitza-erabilera ez-espekulatiboko kooperatibak bultzatzea.
Ingurumena
Energia aurreztea eta ingurumena babestea sustatu nahi duten administrazio publikoekin lan egiten du Banca Eticak. Berme- edo errotazio-funtsak eratzeko baliabideen kudeaketan parte hartzen du, honako hauek bultzatzen dituzten proiektuak sustatzeko: energia-eraginkortasunerako irtenbide teknologikoak zabaltzea, energia-iturri berriztagarriak erabiltzea eta/edo energia-kontsumo txikia duten higiezinen birgaitzeak sustatzea.