2025. urtea urte garrantzitsua izango da Banca Eticaren kide diren 48.000 pertsona eta erakunde baino gehiagorentzat. Maiatzaren 17an, urteko batzar garrantzitsua egingo da Bolonian, Madrilen eta online: hautaketa egiteko urratsa izango da kooperatibarentzat, eta, beraz, berritzeko eta berrabiarazteko unea, oinarri sozialen ahalik eta parte-hartze handiena eskatuko duena.
Aurreko urteko lorpenen eta inpaktuen laburpena aurkezteko ohiko aukera izateaz gain, 2025eko Batzarrak funtsezko hiru organo berrituko ditu bozketa bidez:
- Administrazio Kontseilua
- Berrikuspen Batzordea
- Banca Eticako Arbitraje Batzordea
Zenbait nobedade ere izango dira: Banca Etican lehen aldiz, 11 kide izango dituen Administrazio Kontseilua aukeratuko da, kontuan hartuta araudia bilakatzen ari dela, eta beraz, egiturak eta hura osatzen duten pertsonek zenbait gaitasun indartu behar dituztela (informatika eta arriskuen kudeaketa, adibidez).
Urtebete barru, gainera, Banca Eticak 2025-2028 plan estrategikoa onartuko du, eta batzarreko bozketaren ondorio izango diren sozietatearen organo berriek lagun egin beharko diete kooperatibari eta Banca Etica Taldeari etengabe hazteko eta bilakatzeko bidean (ingurumenaren alorrean, alor sozialean eta alor digitalean); izan ere, bide horren helburua finantza etikoen ezaugarri den ahalmen eraldatzailea sendotzea da, eta erradikaltasunez eta koherentziaz adierazten da “jasangarriak baino askoz gehiago” diren finantzak hedatzeko.
Hauteskunde-prozesu parte-hartzaile baten mugarriak
Hortaz, asko dira Banca Eticaren komunitatea datorren maiatzaren 17ra arte eramango duen hauteskunde-bidean kontuan hartu beharreko urrats formalak, baldintzak eta datak, bai sozietatearen organoetarako banakako hautagaien aldetik, bai lehian dauden zerrenden sustatzaileen eta jarraitzaileen aldetik, bai batzarrean botoa kontzienteki emanez kooperatiba dimentsioa egiten aktiboki lagundu nahi duten bazkideen aldetik; izan ere, guztion artean kooperatiba finantza etikoen gardentasun printzipioei jarraituz birfundatzeko unea da.
Hauteskunde-sistema
Banca Eticaren Administrazio Kontseilua berritzeko hauteskunde-sistemak aurreikusten du honela hautatuko direla 11 kideak:
- Aldez aurretik eratutako zerrenda bateko 8 kide. Zerrenda “parte-hartzailea” edo “autonomoa” izan daiteke. Zerrenda parte-hartzaileak gutxienez hiru balio-eramaileren babesa behar du. Zerrenda autonomoak gutxienez 200 bazkideren sinadurak izango ditu, bi lurralde-alorretakoak gutxienez, eta gutxienez 50 sinadurarekin alor bakoitzeko.
- 2 kide hautatuko dira, zerrenda posibleko bi izenetatik abiatuta, baldin eta hauteskundeetan parte hartu badute botoen gehiengoa lortu gabe, baina gutxienez botoen % 33 lortuta.
- Kide 1 hautagai bakarren zerrendako bozkatuena izango da.
- Gutxienez botoen % 33 jaso duen bigarren zerrendarik ez badago, hautagai indibidualen/independenteen zerrendako lehen 3 kideek (Banca Eticak ezarritako genero-kuotak kontuan hartuta) osatuko dute Administrazio Kontseilua, boto gehien jaso dituen zerrendako 8 kideekin batera.
Zerrendak osatzeko, kontuan hartuko dira hautagaien baldintza kualitatiboak eta kuantitatiboak (dagokion dokumentuan daude ezarrita), eta kideen herenak, gutxienez, ordezkaritza gutxien duen generokoa izan beharko du.
Bileran dagoen kide bakoitzak boto bat eman diezaioke zerrenda bati eta boto bat zerrendako hautagai bati.
Nola sustatu zerrenda parte-hartzaileen eta zerrenda autonomoen sorrera
Zerrenda parte-hartzaile baten edo zerrenda autonomo baten sorrera eta hautagaitza sustatu nahi badituzu, Batzorde Sustatzaile bat eratu behar duzu 2024ko abenduaren 20a baino lehen. Zerrenda bat hiru pertsonako batzorde sustatzaile baten ekimenez eratzen da, eta gutxienez 50 bazkideren babesa behar du (bazkide bakoitzak batzorde baten alde baino ezin du sinatu). Beraz, batzorde sustatzaileak zerrenda eratzeko prozesuari ekiteko zeregina du. Abenduaren 20a baino lehen, Batzorde Sustatzaileak Administrazio Kontseiluari jakinaraziko dio eratu dela, zer zerrenda mota eratuko duen (zerrenda parte-hartzailea ala zerrenda autonomoa), bai eta programaren proiektua ere. Hautagai guztiek espero diren baldintzak bete behar dituzte: profesionaltasuna, ohorea, autoritatea, independentzia eta balioak.
Beranduenez egungo Administrazio Kontseiluaren 2025eko lehen bileran, eta, edozein kasutan, ez 2025eko urtarrilaren 31 baino geroago, Bankuak egiaztatuko du bildutako sinadurak formalki eta funtsean arauzkoak direla, bai eta aurkeztutako hauteskunde-programak ere. Otsailaren 22tik martxoaren 1era bitartean, Banca Eticak zerrenda parte-hartzaileetarako proposatutako hautagaien profilak argitaratuko ditu bazkideentzako webgunean.
Nola aurkeztu hautagaitza indibiduala Banca Eticaren Administrazio Kontseilurako
Bestalde, bere burua hautagai indibidualen zerrendarako aurkeztu nahi duenak 2025eko martxoaren 15era arte izango du horretarako epea; bere aldeko bazkideen 50 sinadura bildu beharko ditu gutxienez, berriro ere araudian ezarritako prozedurari jarraituz.
Berrikuspen Batzordea eta Arbitraje Batzordea hautatzea
2025eko martxoaren 20tik 30era bitartean, Berrikuspen Batzorderako eta Arbitraje Batzorderako zerrendak aurkezteko eta baliozkotzeko prozesua egingo da.
2025eko apirilaren 1etik aurrera hasiko da ofizialki Banca Etica Boloniako bilerara eramango duen hilabete eta erdiko kanpaina, proiektu etiko, parte-hartzaile eta kooperatibo berezi eta oso zehatz hau hasi eta 26 urtera.
Banca Eticaren webguneko bazkideentzako eremuan eskuragarri daude dokumentu erabilgarri guztiak:
- Administrazio Kontseiluaren, Berrikuspen Batzordearen eta Arbitraje Batzordearen osaera kualitatiboa eta kuantitatiboa.
- Administrazio Kontseilurako, Berrikuspen Batzorderako eta Arbitraje Batzorderako CV eredua.
- Zerrenda parte-hartzailerako eta zerrenda autonomorako programen eredua.
- Hautagai indibidualak babesteko adierazpena.
- Arbitraje Batzordea eta Berrikuspen Batzordea osatzeko inprimakiak.
Foto Luca Gallo e Luca Marcato
Babestu zure txartelak online eta offline erosketak egitean
29.11.2024
GOIDIak kaltetutako pertsonei eta erakundeei laguntzeko neurriak
11.11.2024
Etorri Madrilera finantza etikoen hamarkada bat ospatzera!
31.10.2024
Zatoz finantza etikoen 10. urteurrena ospatzera
25.10.2024
Erosketa seguruak
19.08.2024
Celebra con nosotros 10 años de Fiare Banca Etica
02.08.2024