Lau hamarkada baino gehiago daramatza Emaus Gipuzkoak gizarte-bazterkeriari aurre egiten, betiere premisa berarekin: pertsonak beren jarduera guztien erdigune izatea.
Urte hauetan guztietan, hainbat programa eta zerbitzu jarri dituzte abian, arrisku-egoeran eta/edo gizarte-bazterkeria pairatzeko egoeran egon daitezkeen pertsonen beharrei erantzuteko.
Ingurumenaren aldeko konpromisoa eta gizarte-konpromisoa dira Emausen beste oinarrietako batzuk. Elkartea aitzindaria da Europan hondakinak berrerabiltzearen eta aprobetxatzearen arloan.
Helburua mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzea da, objektuak bildu, berrerabili eta birziklatzeko lanaren bitartez laneratzea erraztuz, objektu horiek bere merkatuetan salgai jarrita.
Arropari eta gauzei bigarren bizitza ematea, eraldaketa eragiteko
Emausek bigarren eskuko salmentaren alde egiten jarraitzen du, eta bide horretatik aurrera egiteko bi denda irekiko ditu Gipuzkoan, Fiare Banca Eticaren finantza-laguntzarekin: bata Hernanin, eta bestea Errenterian. Denda horietan moda, oinetakoak eta osagarriak, berreskuratutako altzariak, argiztapenerako gauzak, jostailuak eta dekorazioko objektuak salduko dira, eta, hala, erosketa arduratsua, solidarioa eta paregabea egiteko aukera emango da.
Erabilitako jantziei beste erabilera bat emateko apustu hori balio seguru gisa sendotzen ari da, eta hala erakusten dute datuek. Emausen, bigarren eskuko salmentak % 22 igo dira 2019 eta 2022 bitartean.
Gizartea gero eta kontzientziatuago dago birziklatzeko beharraz, ekonomia zirkularraren alde egiteaz eta erabilitako jantziak erosteaz. Datuek argi erakusten dute hori ez dela pertzepzio hutsa, iaz Emausek bigarren eskuko 157.840 jantzi saldu baitzituen, 2019an baino % 22 gehiago.
Enpleguaren alde
Salmenta-puntu horiek martxan jartzeak berekin dakar sei lanpostu sortzea kolektibo kalteberentzat.
Emausen, baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonak aritzen dira lanean, hiru urterako kontratatuta, eta denbora-tarte horretan gizarte-laguntzan adituak diren langileek laguntzen diete etorkizuneko lan-ibilbideari aurre egiten.
Goiener: subiranotasun energetikorantz eta energia berriztagarri baterantz
25.06.2024
Lanagro:lan duina eta egonkorra nekazaritza-sektorean
27.05.2024
Femarec, tres décadas de inclusión sociolaboral
06.03.2024
Etxebizitza kolaboratiboa Valdecorvosen
05.02.2024
Crowdfunding itxaropenerako: Aita Mari salbamendu-itsasontzia
19.01.2024
Solidaridad Internacional de Galicia
28.12.2023