Interneten erostea, neurri egokiak hartuz gero, esperientzia segurua izan daiteke. Hauek dira online-erosketei lotutako iruzur ohikoenak:
Datu pertsonalak lapurtzea: webgune iruzurtietan sartzean.
Iruzur ekonomikoak: bankuko datuak ematen baditugu.
Nola jakin dezakegu zein diren iruzurrezko saltokiak?
Ezaugarririk arruntenetako bat harremanetarako informaziorik ez izatea da: dendak helbide fisikorik, telefono-zenbakirik edo harremanetarako helbide elektronikorik ematen ez badu, seinale txarra. Gainera, ezaugarri hauek ere susmagarriak dira: prezio onegiak, gramatika- eta diseinu-akatsak, beste norabait joateko esteka okerrak edo etengabe orrialde nagusira bideratzen zaituzten estekak eta sare sozialen falta.
Online erosi aurretik egin beharreko egiaztapenak
Zerbait online erosi baino lehen, bete itzazu urrats hauek: bilatu beste bezero batzuen iruzkinak eta iritziak, eta ziurtatu webguneak helbide-barran giltzarrapoa duela eta “https://”-rekin hasten dela. Horrela jakingo duzu zure datuak sarean zifratuta joango direla, baita segurtasun-ziurtagiria baliozkoa dela eta enpresa horrena dela ere.
Pasahitzak eta SMSak
Pasahitz bakarrak: ez erabili pasahitz berbera zerbitzu guztietan. Zure gakoa arriskuan dagoela uste baduzu, aldatu berehala.
Kontuz SMSekin: irakurri zehatz-mehatz bankuaren SMSak. Errepasatu jasotako mezua, eta bermatu zure ekintzarekin bat datorrela. Hala ez bada, jarri gurekin harremanetan berehala 900 897 963 doako telefonoan.
Zibersegurtasunari buruzko informazioa
Gure webguneko Segurtasuna atalean ikus ditzakezu ohar nagusiak, eta bertan lortuko dituzu modu seguruan aritzeko jardunbiderik egokienak.
Aholku horien bidez, zure datuak hobeto babestuko dituzu.
Ez erori zibergaizkileen tranpetan.
GOIDIak kaltetutako pertsonei eta erakundeei laguntzeko neurriak
11.11.2024
2025eko Batzarrerako hauteskunde-bidea, urratsez urrats
05.11.2024
Etorri Madrilera finantza etikoen hamarkada bat ospatzera!
31.10.2024
Akziodunak guztion ongiaren alde: Fiare Banca Eticak hamar urte
29.10.2024
Zatoz finantza etikoen 10. urteurrena ospatzera
25.10.2024
Celebra con nosotros 10 años de Fiare Banca Etica
02.08.2024