TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Etika eta kooperatiba

Parte-hartzea eta gobernantza

Erika eta cooperativa

Celebra con nosotros 10 años de Fiare Banca Etica

Aurten, Fiare Banca Etican, Espainian banku-erakunde gisa gure hamargarren urteurrena ospatuko dugu. Banca Eticak Bilbon duen lehen sukurtsala ireki genuenetik eta Espainiako Bankuaren banku-fitxa bat lortu genuen unetik 10 urte bete ditugu. Harrezkero, FiareBE alderdi guztietan hazi da: Bilbon ez ezik, Madrilen, Bartzelonan eta Sevillan ere badugu presentzia; 3.792 bazkide ditugu, eta dagoeneko 116 milioi euro baino gehiagoko proiektuak finantzatu ahal izan ditugu Espainian bakarrik.

Orain arte eskuratutako lorpen guztiak ospatu nahi ditugu, hasieratik proiektu hau babestu duten pertsonei eta azken urteetan batu direnei eskerrak eman nahi dizkiegu. Era berean, erronkaz eta aukeraz betetako etorkizunera begiratu nahi dugu. Horregatik, aurtengo azken hiruhilekoan hainbat hiritan egingo diren ospakizunetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 

Jai horietako bakoitzean hizlari, gonbidatu eta kultur jarduera ezberdinak izango dira,  lurralde bakoitzeko pertsonak konektatuta. Biltzeko eta ospatzeko topaguneak izango dira, hala ere, baita eztabaidatzeko, egindako bidea gogoratzeko eta helburu berriak planteatzeko ere.

Gorde datak eta erne egon xehetasun gehiagotarako!

  • Urriak 25, ostirala, Bilbo 18:00etan
  • Azaroak 29, ostirala, Madril
  • Abenduak 12, osteguna, Bartzelona