Finantza etikoetara aldatu nahi duzu baina kezkatu egiten zaitu paper-lanak eta denborak?
Banka etikoaren aldeko pausoa ematea prozesu luzea eta konplikatua dela uste ohi da: nominak, aurrezkiak eta transferentziak kontu batean daudenez, pertsona askok uste dute bankuz aldatzea izapide motela dela, paper-lan ugari eta gestio-gastuak dituena. Lekualdatze-zerbitzuarekin, baina, ireki kontu bat Fiare Banca Etican eta geu arduratuko gara gainerakoaz.
Zer da kontuak lekualdatzea?
Kontuak lekualdatzea bezero baten produktuak finantza-erakunde batetik bestera aldatzea da.
Banku batetik bestera zer aldatu erabaki dezakezu: transferentzia-agindu iraunkorrak, aldizkako sarrera-transferentziak (adibidez, nomina) eta helbideratutako zordunketak (erreziboak), eta/edo lehengo banketxeko saldoa. Lehengo kontua ixtea ere gestiona dezakegu, nahi baduzu.
Zer behar da lekualdaketa egiteko?
Lekualdaketa egiteko, pertsona fisiko nahiz juridiko berriak kontu bat eduki behar du FiareBEn; pertsona titular guztiek kontu bat eduki behar dute kooperatiban. Kontua sortu ondoren, idatziz eskatu behar da lekualdatzea (aski da mezu elektroniko bat bidaltzea).
Zer abantaila ditu?
Gestioa % 100 doan
Ez duzu zure lehengo banketxearekin kontaktuan jarri beharko.
Ez duzu zure bulegora joan beharrik.
Zure diruak on egingo dio ekonomia sozialari eta ingurumenaren eta gizartearen zaintzari.
Kontaktatu gurekin informazio gehiago jakiteko!

Komunitateak eraldatzen dituen energia
22.04.2025

2025-2028ko Plan Estrategikoa, eragin handiagoko finantza etikoak lortzeko
17.03.2025

Arrakala eta desberdintasuna: emakumeen presentzia enpresa-munduan
08.03.2025

App berria: Aurrerapauso bat Banka Mugikorrean
17.02.2025

Finantza etikoak, itxaropen izpi bat.
29.01.2025

2024ko balantzea eginez: Hamarkada bateko inpaktua Espainian
17.01.2025