Anna Fasano – Banca Eticako lehendakari
Munduko biztanleriaren ia erdia emakumeak badira ere, haien proportzioa askoz ere txikiagoa da enpresa-sektorean.
Emakumeek zuzendutako enpresen finantzaketa eta errendimendua aztertu ondoren, Europako Inbertsio Bankuak ikerketa bat kaleratu zuen. Horren arabera, emakumeen presentzia bereziki txikia da Europar Batasuneko enpresa-sektorean, Erresuma Batuarekin eta Estatu Batuekin alderatuta.
Enpresa-sektorearen ikuspegi horrek, finantza-merkatuentzat milioi askoko galera izateaz gain, aukera berdintasuna bultzatu behar dela erakusten du. Horrek aukera emango du emakumeek enpresetan kargu garrantzitsuak eskuratzeko, eta genero-arrakalak ixteko. Aldaketa hori sustatzeak eragin positiboa du ESG irizpideetan. Adierazle horren bidez ebaluatzen da enpresak zenbateraino dauden ingurumenarekin, gizarte-alderdiekin eta gobernantzekin konprometituta.
Grupo Banca Eticaren helburuetako bat dinamika horretan egiturazko aldaketa bultzatzea da. 2023an 38 milioi euro bideratu genituen, emakumeak buru dituzten 292 erakunde finantzatzera. Horrela, finantza etikoak benetako aldaketa bat sortzeko motor bihurtzen dira, genero-arrakalei aurre egiteko tresnak eraikiz.
Finantzatzen ditugun erakundeen % 36 baino gehiago eta enpresa handien % 40 emakumeek zuzentzen dituzte. Ikusi dugunez, erakunde horien praktikak jasangarriakoak dira ingurumenarekiko, lan-baldintza hobeak eskaintzen dizkiete langileei, eta baliabideak modu arduratsuagoan kudeatzen dituzte. Horrek aukera ematen du finantza-erresistentzia handiagoa izateko, eta merkatuaren erronken irmoki kudeatzeko.
Kreditu-arriskuari dagokionez, datuek adierazten dute emakumeek gidatutako enpresen ez-ordaintze tasa ez dela beste enpresa batzuetan baino handiagoa. Horrek, aurreiritzi orokortuak gezurtatzeaz gain, agerian uzten du enpresa horiek finantzatzea ez dela ekitatearen inguruko auzi bat soilik; inbertsio sendoa ere badela.
Gure bankuak frogatu du emakumeek zuzendutako enpresek inklusioari, jasangarritasunari eta gobernantza arduratsuari buruzko gizarte-onura zenbakarriak eragiten dituztela. Emakumeek zuzendutako enpresen % 28k lanpostu berriak sortu dituzte, 384 enplegu emanez, batez ere bazterketa-arriskuan dauden pertsonei. Gainera, enpresa horiek sei aldiz aukera handiagoa dute beste emakume batzuk kontratatzeko, lan munduan genero-desberdintasunak murrizten lagunduz. Era berean, ekonomia zirkularra, nekazaritza organikoa eta CO2 isurien murrizketa sustatzen dituzte. Europako datuek puntuazio altuagoak erakusten dituzte ESG adierazleetan, enpresa horiek joera handiagoa baitute praktika jasangarrien alde egiteko.
Aurrerapen horiek gorabehera, oraindik ere bada erronkarik erabateko berdintasunaren bidean. Ekintzaile izan nahi duten emakumeek oztopo nabarmenak dituzte finantzaketa lortzeko.
Munduan, emakumeek sortutako enpresek funtsen erdia baino gutxiago jasotzen dute gizonek zuzendutako enpresen aldean, nahiz eta diru-sarrerak bikoizten dituzten inbertitutako euro bakoitzeko. Europan, inbertsio-kapitalaren % 30 besterik ez da zuzentzen emakumeek sortutako enpresetara.
Egoera horrek hobera egiteko, Banca Etica Taldekook finantza-tresnak garatu ditugu. 2022an 15 milioi euroko finantza-produktu bat merkaturatu genuen, emakumeen ekintzailetzan inbertitzeko. Gaur egun, maileguen % 26 bideratzen dugu emakumeek sortutako enpresetara.
Jakin badakigu, ordea, oraindik asko dagoela egiteko. Funtsezkoa da gizonen eta emakumeen arteko finantza-alfabetatzearen arrakala murriztea (hala diote ELGAren datuek), bereziki inbertsioaren eta kudeaketa ekonomikoaren oinarrizko kontzeptuei dagokienez. Gainera, ulertu behar dugu emakumeek gidatutako enpresa-sektorean inbertitzea ez dela gizarte-justiziari buruzko auzi bat soilik, baizik eta ekonomia indartsuago, bidezkoago eta jasangarriago bat eraikitzeko funtsezko estrategia bat.
Datuak argiak dira: generoaren finantza-arrakala desagertuko balitz, eragin ekonomiko globala 5 eta 6 bilioi dolar artekoa izango litzateke. Horrek erakusten du emakume ekintzaileei laguntzea, betebehar etikoa izateaz gain, gizarte osoarentzako garapen-aukera aparta dela.
(Gonbidatu gisa EIB – Europako Inbertsio Bankua taldearen 2025eko foroan egindako esku-hartzearen argazkia, «Gender-lens Investing. Beyond the Business Case» – Luxenburgo, 2025eko martxoaren 5a).
Foto de Luca Gallo y comunicación BEI

Parte hartu 2025eko Batzarreko hauteskunde-prozesuan
17.03.2025

Babestu zure txartelak online eta offline erosketak egitean
29.11.2024

GOIDIak kaltetutako pertsonei eta erakundeei laguntzeko neurriak
11.11.2024

2025eko Batzarrerako hauteskunde-bidea, urratsez urrats
05.11.2024

Etorri Madrilera finantza etikoen hamarkada bat ospatzera!
31.10.2024

Zatoz finantza etikoen 10. urteurrena ospatzera
25.10.2024