TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Bazkideen eremua

Ezagutu Batzarraren emaitzak

Gehiako jakin

Zer da Batzarra?

Bazkideen Batzar Orokorra Banca Eticako organo burujabea da eta bazkide guztiei irekia dago. Egiten dugun guztia zure printzipioekin bat datorrela bermatzeko modu onena da.

Biltzarra garatzeko aukera diren modalitateak Biltzarraren Araudian daude zehaztuta.

Gaur egun, 47.000 baino gehiago dira gizarte- eta ingurumen-inpaktu positiboak eragingo dituen banku-eredu berri baten eraikuntzan parte hartzen duten pertsona, erakunde eta enpresak. Espekulatu eta berdintasunik eza eragiten duen finantzaketaren aurrean, alternatiba eraginkorra da.

Bazkideen Biltzarra Banca Eticaren erakunde burujabea da

Gutxienez laurogeita hamar egun daramatzaten bazkide guztiei dago zabalik.

Banca Etican banakako botoaren printzipioa da nagusi, “bazkide bat, boto bat”

Pertsona bazkide bakoitzak boto bakarrerako eskubidea du, daukan akzio kopurua gorabehera.

Bazkideen Biltzarra ohiko deialdian batzen da gutxienez urtean behin

Aldian behin, ezohiko deialdiak ere egin daitezke.

Batzarrean online ere parte hartu ahal izango da

Identifikazioa eta botoa bermatzen dituen prozedura berezi baten bidez.

Bazkideak guztira: 47.425

Mota
Eremu geografikoa
31/12/2022n eguneratutako datuak

Estatutuetan ezarritakoaren arabera:

  • Biltzarra da balantzea onesten duena eta irabazien helmuga erabakitzen duena;

  • administratzaileak eta kontseilariak izendatzen ditu eta horiek baliogabetu;

  • Berrikuspen Batzordeari aurretik kontsulta eginda, ikuskaritza egiteko sozietate bat kontratatuko du, eta hari kontabilitatearen kontrola esleituko dio eta hura baliogabetu;

  • administratzaileei eta kontabilitatea kontrolatzeko ardura duen sozietate ikuskatzaileari egokituko zaien ordainketaren zenbatekoa zehazten du;

  • kontseilariei egokituko zaien ordainketaren zenbatekoa zehazten du, 41. artikuluan aurreikusitakoaren arabera;

  • ordainketen zenbatekoa onesten du, bai eta administratzaile – baita kargu bereziak betetzen dituztenak ere-, enplegatu edo mendeko lan-harremanen sozietateari lotuta ez dauden laguntzaileentzako finantza-tresnetan oinarrituta egon daitezkeen ordainketa-planak ere.

Inoiz, Akzionisten Ezohiko Batzarra deitu ahal izango da, Legeak eta Banca Eticako Estatutuek aurreikusitako kasuetan.

Ezohiko Batzarrak gai hauen inguruan erabakitzen du:

  • estatutuak aldatzea, 37. artikuluan xedatutakoa izan ezik;

  • kitatzaileak izendatzea, baliogabetzea ordeztea eta haien ahalmenak;

  • legeak ematen dizkion beste edozein eskumeneko gaiak.

Gehiago jakin nahi duzu?