Bazkide egitea
Bazkide egitea pauso bat gehiago ematea da
Iritsi da zure ideiekin konprometitzeko unea, zure printzipio berak dituen proiektu batean parte hartzekoa, zure diruak diru gehiago sortu baino zerbait gehiago egitekoa, balio soziala ere sor dezan.
Onurak eta parte-hartzea
Bazkideek eskubidea dute Bazkideen Lurralde Antolakuntzaren bitartez bankuaren gobernuan esku hartzeko; horrela, erabaki estrategikoak hartzen lagun dezakete, edota gobernu-organoetarako hautagaiak proposatu. Bazkideek, presentzia aktiboa izanez gero, bankuaren idealak sustatzen eta bankua lurraldean garatzen lagun dezakete.
Bazkide izateko edo kapital soziala handitzeko, kontu korrontea izan behar duzu. Akzioak online bankaren bidez eskura ditzakezu, baina erakundea bazara, egin zure kontu-kudeatzailearen bidez.
Bazkideek zer onura dituzte?
- Mutualitatean oinarrituriko harremana. Bazkidea proiektu bat eta oinarrizko balio batzuk partekatu nahi dituen komunitate baten parte da; hortik datoz mutualismoa, elkarrekikotasuna eta solidaritatea.
- Gizarte- eta ingurumen-onura. Kode Etikoan adierazten dugu gure ekintzailetza-ekimenaren helburu nagusia balio soziala eta ekonomikoa sortzea dela, eta ez irabaziak maximizatzea. Printzipio horrekin bat, erabaki dugu etekinak ez banatzea akziodunei; horren ordez, akzioen balioa handitu besterik ez dugu egiten, inbertituriko baloreak denboran iraungo duela bermatzeko bazkideei. Banca Eticak gizarte- eta ingurumen-onurak ematen ditu, kapital inbertitua guztion ondare bihurtuta, komunitateari eta lurraldeari abantailak emateko eta finantza etikoen proiektua are gehiago sendotzeko.
- Erraztasun ekonomikoak. Bazkideei kontu korronte eta mailegu onuragarrienak gordetzen dizkiegu.
- Parte-hartze zabala. Bazkideak bankuko gobernuaren erabakietan parte hartzen du eta finantza etikoen inguruko eztabaida kulturala elikatzen du.
- Gure “lehiarako abantaila” printzipio honetan oinarritzen da: bazkideen grina eta parte-hartzea.
- Konfiantza sortzen duen eta bankua bideragarri egiten duen mekanismoa.
Bazkideek nola parte hartzen dute?
- Bazkideen Batzar Nagusia.
- Sareko topaketa: LETen koordinatzaileen, bankuaren kolaboratzaileen eta Administrazio Kontseiluaren arteko bi eguneko bilera/eztabaida.
- Bazkideen Lurralde Antolakuntza: banku-sistemaren beste modalitate original bat da, parte-hartze “kolektiboaren” balioa parte-hartze “sozialaren” erantzukizunarekin bateratzen duena.
- Gizarte Ebaluazioa. Fiare Banca Eticak ebaluazio-batzorde etiko eta sozialak ditu; hau da, bankuari gizarteko eta ingurumeneko ikuskaritza egiten eta finantzaketa-eskaerak kudeatzen laguntzen dioten pertsonen taldeak.
- “Ekintza-elkartea” proiektua: sukurtsalen eta bazkideen lurraldeko lankidetza da, merkataritza garatzeko eta kultura sustatzeko helburuak lortzea xede duena.