Balantzeak. Horrela: pluralean.
Balantze Soziala
Gure jardueraren oinarrian dauden printzipioekin bat etorriz –alegia, gardentasun, partaidetza eta demokrazia printzipioekin bat etorriz–, urtero prestatzen eta zabaltzen dugu gure Balantze Soziala. Banca Eticarentzat funtsezkoa da lortutako helburu ez-ekonomikoak zehaztasunez neurtzea; enpresaren erantzukizun soziala da.
Urteko ekitaldiaren balantzea
Fiare Banca Eticaren helburuak ez direnez ekonomikoak bakarrik, urtero argitaratzen ditugu Kontabilitate Balantzea eta Balantze Soziala. Dirua –zure dirua edo zure erakundearena– ondo kudeatzea ezinbestekoa da gure politika soziala aurrera eramateko eta lortu nahi ditugun helburuak lortzeko. Fiare Banca Eticaren aburuz, Ekitaldiaren Balantzea, kudeaketaren azterketarako tresna izateaz gain, bankuaren ekonomia-, finantza-, gizarte- eta ingurumen-testuingurua aztertzeko tresna ere bada. Bankuak tokiko esparruan lan egiten du, baina oso argi du bere jarduerak eragin globala duela.
Ikuspuntu horretatik, Fiare Banca Eticak gaur arte lortutako emaitzek erakusten dute bankuak lortutako irabaziak sareko lanaren emaitza direla, eta, azken buruan, gizarte hobea eraikitzen dutela herritar guztientzat.
Hemen aurki ditzakezu aurreko ekitaldietako balantzeak (italieraz).