GIT Bizkaia
Bizkaiko eta Kantabriako Lurralde Ekimeneko Taldea 2023ko azaroko Lurralde Batzarrean aukeratu zen, eta Fiareko ia 600 bazkide ordezkatzen ditu arlo horretan.
Egun hauetan, Valentziako DANAren hondamendiaz geroztik, dei asko ikusi ditugu kaltetuekin lankidetzan aritzeko. Jarraian, Fiare Bizkaian interesgarriak iruditu zaizkigun hiru bide proposatzen dizkizuegu:
- GGKEen Valentziako Koordinakundeak laguntzeko aholkuak ematen dizkigu, bai eta erakundeen zerrenda bat ere (batzuk Fiareko bazkideak dira), ekarpen ekonomikoak eta herritarren lankidetza bideratzeko: https://www.cvongd.org/es/noticias/actualidad-de-la-coordinadora/respuesta-de-organizaciones-valencianas-ante-la-dana/
- Horien artean, Caritasena iradokitzen dizuegu (PFEZen desgrabaziorako ziurtagiria eskuratu ahal izango duzue):
- Caritasen Fiareko kontua hau da: ES75 1550 0001 2800 0084 2922.
- Dana – Fiare laguntza jar dezakezue kontzeptuan.
- Onuraduna Valentziako Caritas da.
- Horien artean, Caritasena iradokitzen dizuegu (PFEZen desgrabaziorako ziurtagiria eskuratu ahal izango duzue):
- Ekonomia Sozial eta Solidariotik (Fiareko erakunde bazkideen presentzia handiarekin) Goteo plataformaren crowdfunding batean kolaboratzea proposatzen digute, denboralearen ondorioak jasan dituzten gizarte-ekonomiako erakundeei laguntzeko: https://www.goteo.org/project/fons-comunitari-per-la-dana-resposta-collectiva-pe Bide horri esker, PFEZren desgrabaziorako ziurtagiria ere lor dezakezue.
- Bizkaian, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE), Fiareren bezero den erakundeak, lankidetza hasi du Paiportako Udalarekin. Azaroaren 6az geroztik, jasotzen ari diren materialen biltegi nagusia kudeatzen ari dira bertan. Erakunde honekin lankidetzan aritzeko moduari buruzko informazio guztia bere sare sozialetan aurki dezakezue: Facebook eta Instagram. Informazio horietan agertzen den kontuaz gain (BBVArena da), Zero Hondakina Fundazioak, GBGEren talde berekoa denak, Fiaren duen kontua erabil dezakezue. Kontua hau da: ES48 1550 0001 2000 1538 6428. Dohaintza egin ondoren (jarri DANA-Balentzia eta zuen izena kontzeptuan), bidali zuen datuak Ainhoa Crespo-ri (tesoreriagbge@gmail.com), kontuan izan dezaten PFEZren desgrabaziorako ziurtagiria egiterakoan.
- Epe ertain/luzerako ekimen baterako, Fonredess (Ekonomia sozial eta solidarioko sareak garatzeko funtsa) babestea iradokitzen dizuegu. Bertan, “Fondo de Reactivación” bat sortu dute, enpresa txikiak salbatzea, ehun ekonomikoa berreskuratzea eta efektu biderkatzailea sortzea helburu duena, laguntzen edo mikrokredituen itzulketek behar berriak asetzeko balioko baitute. Funtsaren kontua ES69 1550 0001 2700 0690 7422 da. “Fondo Reactivación” adierazi behar duzue kontzeptuan. Aukera honek ez du PFEZn desgrabatzeko aukerarik ematen.