TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK
Bazkideen batzarra 2025 -> Informa zaitez eta parte hartu

Finantza etikoak

Finantza etikoei buruzko berri guztiak

App berria: Aurrerapauso bat Banka Mugikorrean

App berria: Aurrerapauso bat Banka Mugikorrean

App berria: Aurrerapauso bat Banka Mugikorrean

Fiare Banca Eticak aplikazio mugikor berria jarri du abian, bezeroei esperientzia arinagoa, intuitiboagoa eta entitatearen ezaugarri diren jasangarritasun- eta gardentasun-balioekin bat datorrena eskaintzeko diseinatua. Tresna digital berri honen helburua banku-zerbitzuetarako sarbidea hurbilagotik erraztea da, jarduera gidatzen duten printzipioak ahaztu gabe.

Funtzionalitate nagusiak

Fiare Banca Eticaren app berria erabiltzaileen finantza-kudeaketa sinplifikatzeko helburuarekin diseinatu da. Funtzionalitate nagusi hauek ditu:

  • Kontuen eta mugimenduen kudeaketa: Bezeroek beren kontuak kontsultatu ditzakete, transferentziak egin, ordainketak programatu eta beren finantza-mugimenduei buruzko jakinarazpenak jaso denbora errealean. Hori guztia interfaze argi eta erabilerraz batekin.
  • Segurtasun aurreratua: Ingurune digitalean segurtasunak duen garrantziaz jabetuta, aplikazio berriak babes-neurri aurreratuak ditu, hala nola bi urratseko autentifikazioa, biometria, eragiketak modu seguruan egiten direla bermatuz, eta aplikazioa gailu mugikor bakarrarekin lotzeko aukera.
  • Konpromisoa jasangarritasunarekin: Fiare Banca Eticaren kezka nagusietako bat ingurumen-inpaktua da. Konpromiso horren ildotik, aplikazio berria paperaren erabilera minimizatzeko diseinatu da, erabiltzaileen banku-eragiketak digitalizatzea sustatuz.

Nola aldatu dezaket hizkuntza aplikazioan?

Aplikazio berrian hizkuntza aukeratu dezakezu: euskara, katalana edo galegoa

Nire datuak aplikazioan ezkutatu ditzaket?

Aplikazioa zabaltzerakoan zure informazio sentikorra agertu ez dadin, “ocultar” sakatu.

Fiare Banca Eticaren app berria urrats esanguratsua da banka eskuragarriago eta arduratsuago baten bidean. Izan ere, erabiltzaileen bizitza errazteaz gain, gizarte bidezkoagoa eta kontzienteagoa eraikitzen ere laguntzen du.

Deskargatu orain iOSen eta Androiden, eta gozatu teknologiarik onenaz, zure finantzak konfiantza osoz kudeatzeko.