2023an, gure erakundeak 59 milioi baino gehiago eman zituen ekonomia sozialeko proiektuak finantzatzeko; hau da, aurreko ekitaldiko 48 milioiak baino % 24 gehiago.
Kredituen % 60,5 arlo sozialerako izan ziren, eta, beraz, 36 milioi inguru bideratu ziren hainbat proiektutara: gizartea eta hezkuntza, lan- eta gizarte-integrazioa, nekazaritza, etxebizitza soziala eta osasuna.
Guztizkoaren % 13,4, hau da, ia zortzi milioi euro, kultura, hezkuntza eta turismorako izan ziren: erakusketak, ikuskizunak eta emanaldiak, artelanak zaharberritzea, argitaletxeak eta antzokiak kudeatzea, eta abar.
Ingurumen-arloak bost milioi baino gehiago jaso zituen, hau da, % 8,8, eta legearen eta giza eskubideen arloak (jazarpenaren aurkako ekintzak nahiz esplotazioaren biktimen defentsa) 282 mila euro, hau da, % 0,4. Bankuak 210 mila euroren maileguak eman zizkion nazioarteko arloari, guztizkoaren % 0,3.
Azken 3 urteotako kalkuluen arabera, Fiare Banca Eticak bere kapital soziala halako hamabosten maileguak ematen ditu, hau da, kapital berriaren mila euroko, 15000 euroren kreditua ematen du eragin positiboa duten proiektuetarako.
Eragin positiboa duten proiektuak
Arlo sozialean, 2023an etxebizitza sozialeko proiektuak finantzatu ziren, hala nola Provivienda, etxebizitza eskuragarria sustatzeko. Kreditua jaso zuten desgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko Grupo Tebeko planek; errefuxiatuei eta desplazatuei laguntzen dien Zehar erakundeak, eta Bartzelonako Saltzaile Ibiltarien Herri Sindikatuak bultzatzen duen arropa sozialeko Top Manta markak.
2023an gure babesa jaso zuten ekimen kulturalen artean daude, besteak beste, iaz Los tortuga filmatu zuen La claqueta ekoiztetxe sevillarra, Bartzelonako La Virgueria antzerki-konpainia, eta La Singla dokumentala (izen bereko bailaorari buruzkoa) egin duen Fábrica Naranja ekoiztetxea.
Ingurumen-arloan, maileguak jaso zituztenen artean daude, besteak beste, energia berriztagarriko Goiener kooperatiba, Zaragozan egoitza duen Grupo La Veloz mezularitza jasangarria eta partekatutako ibilgailu elektrikoak alokatzeko Som Mobilitat kooperatiba.
Mailegua jaso dutenen artean dago Afrikan eta Latinoamerikan aritzen den Microfides erakundea ere: emakumeak ahalduntzeko mikrokredituak ematen ditu Senegal, Benin, Honduras, Peru eta Ekuadorreko herrietan.
Proiektu horiek guztiek eragin positiboa dute: gizarte justuagoa eta inklusiboagoa sortzen laguntzen dute, pertsonak eta ekosistemak errespetatuz, eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren garapen-eredu berriak eraikiz.
Babestu zure txartelak online eta offline erosketak egitean
29.11.2024
Europako finantza etikoei buruzko 7. txostena: banku etiko sendoak eta ekonomia errealaren ondoan daudenak
27.11.2024
Fiare Banca Eticarekin sinatutako hitzarmenen eguneraketa
21.11.2024
GOIDIak kaltetutako pertsonei eta erakundeei laguntzeko neurriak
11.11.2024
Etorri Madrilera finantza etikoen hamarkada bat ospatzera!
31.10.2024
Akziodunak guztion ongiaren alde: Fiare Banca Eticak hamar urte
29.10.2024