Bezeroaren erreklamazioetarako eta arretarako zerbitzua
Bezero agurgarria:
Banca Popolare Eticaren Espainiako sukurtsalak baliabide guztiak jartzen ditu zure eskura, gurekin harremanetan jar zaitezen baldin eta kexak, erreklamazioak nahiz iradokizunak helarazi nahi badizkiguzu.
Modu errazean konpontzeko:
- Telefonoz: 0034 944153496 zenbakira deituta.
- Bilboko gure sukurtsalaren bidez, Santa Maria kaleko 9an
- Posta elektronikoz, helbide honetara idatzita: sac@fiarebancaetica.coop
- Idatziz nahi izanez gero, helbide honetara bidalita:
Bezeroaren Arretarako Departamentua – Banca Popolare Eticaren Espainiako sukurtsala
San Maria kalea, 9
48005 Bilbo
Susi Baraldi da Bezeroaren Arretarako Zerbitzuaren titularra
Banca Popolare Eticaren Espainiako Sukurtsalak badu Bezeroaren babesari buruzko Erregelamendua, eta hemeneskuratu dezakezu.
Kexak edo erreklamazioak ebazteko gehieneko epea honako hau da:
- Kexa eta/edo erreklamazioa jasotzen denetik bi hilabete, azaroaren 2ko 7/2017 Legearen arabera EZ-KONTSUMITZAILE diren bezeroentzat.
- Kexa eta/edo erreklamazioa jasotzen denetik hilabete, azaroaren 2ko 7/2017 Legearen arabera KONTSUMITZAILE diren bezeroentzat.
- Kexa eta/edo erreklamazioa jasotzen denetik hamabost egun baliodun, baldin eta Ordainketa Zerbitzuen eta Finantza Arloko Presako Beste Neurri Batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren II. eta III. tituluetan araututako gaiak badira, eta arau beraren 69. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako salbuespena aplikatu ahal izango da; idazkia jasotzen denetik hilabeteko epea luzatzeko aukera ematen du salbuespen horrek.
Zure erreklamazioari emandako erantzunak asebete ez bazaitu edo erreklamazio-kategoria bakoitzerako adierazitakoa baino epe luzeagoa igaro bada, hona jo ahal izango duzu:
Servicio de Reclamaciones del Banco de España
Calle Alcalá 48, 28014 Madrid
https://clientebancario.bde.es/pcb/es/
Servicio de Reclamaciones de la CNMV
Miguel Ángel 11, 28010 Madrid
https://sede.cnmv.gob.es/sedecnmv/LibreAcceso/RQC/Reclamaciones_Consultas.aspx?t=2
Servicio de Reclamaciones de la DGSFP
Paseo de la Castellana 44, 28046 Madrid
https://dgsfp.mineco.gob.es/es/Paginas/Iniciocarrousel.aspx
Erreferentziako araudia:
- ECO/734/2004 Ministro Agindua, 2004ko martxoaren 11koa, Finantza Erakundeetako Bezeroaren Arretarako Departamentuei eta Zerbitzuei eta Bezeroaren Defendatzaileari buruzkoa.
- 8/90 zirkularra, Espainiako Bankuarena, Eragiketen Gardentasunari eta Bezeroen Babesari buruzkoa.