Online segurtasuna
Segurtasuna garrantzitsua da gure bankuarentzat. Horregatik, hainbat neurri ditugu komunikazioen
konfidentzialtasuna bermatzeko eta Internet bidez egiten dituzun transakzioetan datuak babesteko.
Baina zure esku ere badago segurtasuna. Informa zaitez gure neurri eta gomendio guztiei buruz.
Online segurtasunerako aholkuak
Dirua edo bereziki babestutako informazioa lapurtzeko iruzur nagusiak asmo txarreko pertsonek
egiten dituzte zure bankua direla sinetsaraziz, posta elektronikoaren, SMS mezuen, txataren eta
telefonoaren bidez.
Eragozpen desatseginak saihesteko, hona hemen zenbait aholku zure online segurtasuna babesteko.
Babestu zure kontua
- Babestu zure sarbidea: zure bankuan sartzeko, sartu beti Internet bidez https://www.fiarebancaetica.coop> helbidean Saioa hasi botoian klikatuta, edo Fiare Banca Eticaren aplikazio ofiziala erabilita. Erabili wifi sare babestuak eta instalatu birusen aurkako software on bat zure gailuetan.
- Aldatu kreditu-transferentzien mugen zenbatekoak, zure benetako beharrak kontuan hartuta.
- Aplikazioak edo softwarea deskargatzeko, denda ofizialetara baino ez jo (Play Store, App Store, etab.). Izan beti eguneratuta zure sistema eragilea, bai eta smartphoneko, ordenagailuko eta tabletako aplikazioak ere.
- Bezero Gunean egin beharrekoak bukatutakoan, itxi saioa “Irten” botoian klik eginez.
Gogoratu: ez esan inoiz inori bankuan Internet bidez sartzeko zure pasahitza edo segurtasun kodeak. Banca Eticako inork ez dizkizu datu horiek eskatuko, eta ez du transakziorik egingo zure kontu korrontean, telefonoz, testu mezuen edo beste kanal batzuen bidez.
Erabili kodeak ahalik eta konfidentzialtasun handienarekin
Mantendu zure datuak eta kodeak seguru: aldatu sarri pasahitza eta ez gorde inoiz zure gailuetan sartzeko koderik. Gogoratu: ez esan inoiz inori bankuan Internet bidez sartzeko zure pasahitza edo segurtasun kodeak. Banca Eticako inork ez dizkizu datu horiek eskatuko, ezta kontu korrontean eragiketak egiteko ere.Kontsultatu zure eragiketak
- Kontsultatu zure banku-laburpenak aldian-aldian
- Egiaztatu segurtasun-alertak (sms/e-posta) aktibatuta dituzula, zure kontuan egindako
eragiketen jakinarazpenak berehala jasotzeko.
Zer egin iruzur egin badizute?
Hemen deskribatutako anomaliaren bat, bakarra bada ere, identifikatzen baduzu, jarri harremanetan
doako 900 897 963 zenbakiarekin.
Txartelak blokeatzeko, deitu 913 346 782 telefono-zenbakira, eta atzerritik deitzen baduzu, deitu 0034 944 153 496 zenbakira.
Idatzi berehala mezu elektroniko bat info@fiarebancaetica.coop helbidera, gorabeheraren berri garaiz emateko.