Datozen lau urtetan Banca Etica Taldea gidatuko duten helburuak eta ekintza-ildoak zehazten ditu 2025-2028ko Plan Estrategikoak.
Gure kooperatibismoaren eta mutualismoaren balioekin bat etorriz, plana gauzatzea prozesu parte hartzailea izan da. Planean 1.000 pertsona eta erakunde bazkidek baino gehiagok hartu dute parte, 4.000 bazkidek baino gehiagok erantzundako 72 topaketa eta inkesten bidez. Ikuspegi horrek indartu egiten du finantza-eredu gardena, partekatua eta eragin sozialean zentratua izateko dugun konpromisoa.
Aldaketa bultzatzeko bost lehentasun estrategiko
Plan Estrategikoak funtsezko bost lehentasun ezartzen ditu eragin positiboa izango duen finantza-eredu eraldatzaile bat finkatzeko:
- Finantza eraldatzaileak
Ekonomia, gizartea, ingurumena eta kultura barne hartuko dituen iraunkortasun integral baten alde egiten dugu. Horretarako, pertsonengan eta ingurumenean eragin positiboa areagotuko duten aliantza berriak sustatuko ditugu.
- Kreditua % 35 handitzea
Datozen lau urtetan, bazkide diren pertsona eta erakundeentzako eta bezeroentzako finantziazio-ahalmena handituko dugu, finantza etikoak gero eta eskuragarriagoa eta garrantzitsuagoa den aukera gisa sendotuz.
- Ekonomia sozialarekiko konpromisoa
Ekonomia sozialean desberdintasunak eta bidegabekeriak murrizteko dugun eginkizuna berresten dugu. Horrez gainera, zerbitzu ez-finantzarioen eskaintzan berrikuntzak egingo ditugu, gure komunitateei laguntzen jarraitzeko.
- Efizientzia printzipio gidari gisa
Gure estatutuek jasotzen duten bezala, efizientzia izango da gure helburuen irismena neurtzeko eta gizartean benetako eragina bermatzeko irizpidea.
Independentzia handiagorantz
Etica SGR sozietatearen funtsen kudeaketa xurgatuta, aurrera goaz finantza etikoen kate autosufiziente eta independente bat eraikitzen.
Berrikuntza eta hobekuntza zerbitzuetan
Gure zerbitzuak optimizatzea lehentasun estrategikoa da. Core Banking System berriaren inplementazioari esker, Fiare Banca Eticak efizientzia, segurtasun eta produktibitate handiagoz jardun ahal izango du. Halaber, adimen artifizialaren potentziala aztertuko dugu, betiere gardentasunaren, etikaren eta inklusioaren oinarriekiko errespetua bermatuz.
Taldearen autonomiarako urrats erabakigarria
IMPACT SGR eskuratzea funtsezko mugarria izango da Banca Etica Taldearen etorkizunean. Eragiketa horri esker, gure inbertsio-funtsak modu autonomoan kudeatu ahal izango ditugu, gure nortasuna indartuz eta produktuen eskaintza zabalduz, “kate % 100 etiko” baten barruan.

App berria: Aurrerapauso bat Banka Mugikorrean
17.02.2025

Finantza etikoak, itxaropen izpi bat.
29.01.2025

2024ko balantzea eginez: Hamarkada bateko inpaktua Espainian
17.01.2025

Babestu zure txartelak online eta offline erosketak egitean
29.11.2024

Europako finantza etikoei buruzko 7. txostena: banku etiko sendoak eta ekonomia errealaren ondoan daudenak
27.11.2024

Fiare Banca Eticarekin sinatutako hitzarmenen eguneraketa
21.11.2024