Espainian, 170.000 pertsonak egiten dute lan nekazaritzan sasoikako langile gisa. Horietatik gehienak Europako ekialdetik eta Afrikatik datoz, eta soldata baxuekin, Gizarte Segurantzako kotizazioak bete gabe eta ostatu-baldintza txarretan bizi dira, eta, askotan, baldintza fisikoak ere muturrekoak izaten dira. Irregulartasun horiei guztiei ezegonkortasuna gehitu behar zaie. Orain arte, badirudi lehen sektorea sasoiko lanaren eta prekarietatearen sinonimo bihurtu dela.
Eredu horri erantzuteko, 2023ko martxoan Lanagro jaio zen Araban. Enpresak egitura disfuntzional horren alternatiba bat eraiki nahi du, eredu berriak sortuz: saskoikotasunetik egonkortasunera, prestakuntzarik ez izatetik profesionalizaziora, bazterketatik gizarteratzera. Aldaketa hori ez da langileentzat hobekuntza hutsa, nekazaritzako elikagaien industriak ekoizpen-balioetan duen interesa ere kontuan hartzen da.
Laneko ezegonkortasunari aurre egitea
Mahastizaintza da Lanagro-ko lan-sektore nagusia, baina udarea ere lantzen da, eta lorezaintzako eta mantentze-lanetako zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Zerbitzuen aniztasunak eta jasotako prestakuntza-asteek urte osoan lan-bolumena izateko aukera ematen die langileei, eta, beraz, kontratu iraunkorrak lortzea. Horrela egiten dio aurre proiektuak ezegonkortasunari. Langile batzuentzat, bere lan-bizitzako lehen kontratua da.
Ongizate handiagoa errendimendu hobea lortzeko
Lanagro-ren printzipio nagusia langileen ongizatea den arren, ezinbestekoa da nekazal ekoizleei begira jartzea, proiektua hazteko eta eredua zabaltzeko. Ekoizpenaren ikuspegitik, sektoreak aurre egin behar dion oztopo nagusietako bat da langilerik ez izatea, eta lan-baldintza txarrak dira horren arrazoi nagusienetako bat.
Alde batetik, lan-baldintza onak eta tresna hobeak erabiltzeko trebatutako eta gaitutako profesionalak izateak errendimendu hobea dakar berekin. Bestalde, pertsona berekin lan egiteak aukera ematen du harreman estuagoak garatzeko, konfiantza handiagoa izateko eta plangintza hobea egiteko.
Nekazaritzaren etorkizuna
Lanagro-ren ibilbidea laburra da, baina etorkizun handikoa: duela gutxi Arabako Foru Aldundiak Gizarte Berrikuntzako saria eman dio. Gainera, antzeko beste ekimen batzuk ere bultzatu ditu proiektuak, eta gero eta hurbilago dago bere helburu nagusitik: lehen sektorean lan-eredu funtzionalak daudela frogatzea.
Goiener: subiranotasun energetikorantz eta energia berriztagarri baterantz
25.06.2024
Femarec, tres décadas de inclusión sociolaboral
06.03.2024
Etxebizitza kolaboratiboa Valdecorvosen
05.02.2024
Crowdfunding itxaropenerako: Aita Mari salbamendu-itsasontzia
19.01.2024
Solidaridad Internacional de Galicia
28.12.2023
Rexcatering: Elikagaiak alferrik galtzearen aurka heztea, kontzientziatzea eta jardutea
20.11.2023