TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Etika eta kooperatiba

Parte-hartzea eta gobernantza

Etika eta kooperatiba

Babestu zure txartelak online eta offline erosketak egitean

Nola babestu zure banku txartelak online eta offline erosketak egitean

Kontsumoa areagotzen dugun datak hurbiltzen ari dira. Eta halako sasoiak aukera bat dira zibergaizkileentzat. Horregatik, denda fisikoetan zein online dendetan ordainketak egiteko txartelen erabilera areagotu ahala, funtsezkoa da zuhur jokatzea eta gure bankuko datuak babestea. Fiare Banca Etican, aholku batzuk eman nahi dizkizugu zure erosketez lasai eta segurtasunez gozatu dezazun.

1. Kontuz ibili igorle ezezagunen postarekin eta mezuekin

Phishinga edo identitate ordeztea da zibergaizkileek gehien erabiltzen duten taktiketako bat. Iruzur saiakera horiek mezu elektronikoen bidez edo itxuraz legitimoak diren iturrietako testu mezuen bidez irits daitezke. Bereziki babestutako datuak eskatzen dituen mezu bat jasotzen baduzu, ez fidatu, eta ez eman inoiz informazio pertsonalik edo bankuko informaziorik. Gogoratu: Fiare Banca Eticak ez dizu inoiz eskatuko bereziki babestutako daturik bitarteko horiek erabiliz.

2. Kontrolatu zure eragiketak eta transakzioak aldizka

Zure banku mugimenduak erregistratzea lagungarria izan daiteke transakzio susmagarriak berehala detektatzeko. Erregistro hori bereziki erabilgarria da merkataritza jarduera handiko garaietan, hala nola merkealdietan, oporretan, Gabonetan edo Black Friday eta antzekoetan.

3. Desaktibatu NFCa, erabiltzen ez duzunean

NFC sistemak (eremu hurbileko komunikazio sistemak, alegia) asko errazten ditu mugikor bidezko ordainketak, baina iruzur arriskua areagotu dezake, etengabe aktibatuta badago. Behar ez duzun bitartean, komeni da hura desaktibatzea edo zure txarteletako datuetarako sarbidea blokeatuko duen zorro babesle bat erabiltzea.

4. Erosi konfiantzazko denda seguruetan

Egiaztatu online erosketak egiten ari zaren denda fidagarria dela, eta ordainketa metodo seguruak eskaintzen dituela. Segurtasun adierazle bat izan ohi da webgunearen URL helbidea https hizkiekin hastea eta helbide barran giltzarrapo baten ikonoa izatea. Ez eman bankuko daturik ospe txarreko edo zalantzazko lekuetan, zure baimenik gabe erabil baititzakete.

5. Erabili txanpon txartelak edo txartel birtualak online erosketetarako

Fiare Banca Eticak eskaintzen dituen txapon txartelak edo txartel birtualak aukera ezin hobea dira ordainketak online egiteko. Saldo erabilgarria mugatzeko aukera ematen dute, eta horrek arriskuak murrizten ditu datuak lapurtuz gero.

6. Ez partekatu zure banku datuak telefonoz

Ohiko beste iruzur bidea da ustezko bankuen telefono deiak jasotzea, bereziki babestutako datuen eskean.  Ez partekatu inoiz informazio pertsonala edo bankuko informazioa, jasotzen dituzun deietan. Zalantzarik baduzu, eskegi eta jarri harremanetan zuzenean zure bankuarekin.

7. Saiatu ez erabiltzen ordenagailu publikoak eta konexio ez-seguruak

Sare publikoak, hala nola kafetegietakoak edo liburutegietakoak, arriskutsuak izan daitezke online erosketak egiteko. Aukeratu beti sare pribatuak eta seguruak, eta izan zure ordenagailua eta programak eguneratuta, segurtasun ahulgunerik izan ez dezaten.

8. Aktibatu bi faktoreko autentifikazioa (2FA)

Bi faktoreko autentifikazioa (2FA) aktibatuta izateak beste segurtasun geruza bat gehitzen du zure transakzioetan. Neurri horren eraginez, zure nortasuna bigarren gailu edo aplikazio batean berretsi behar duzu erosketa amaitzeko, eta horrek zaildu egiten du zure kontura zure baimenik gabe sartzea.

9. Aktibatu jarduera jakinarazpenak zure mugikorrean

Banku aplikazio gehienek jarduera jakinarazpenak aktibatzeko aukera ematen dute. Alerta horiek berehala ohartarazten zaituzte, transakzioren bat egiten bada, eta horrek mugimendu susmagarriak azkar detektatzea errazten du.

10. Eguneratu zure harremanetarako datuak

Ziurtatu bankuak beti dituela zure harremanetarako egungo datuak. Hartara, zure kontuan jarduera susmagarriren bat detektatuz gero, berehala jar daitezke zurekin harremanetan.

11. Itxi saioa erosketa bakoitza amaitzean

Erosketa bat amaitzen duzun orduko, itxi saioa plataforman. Neurri hori bereziki garrantzitsua da zure gailuak beste pertsona batzuekin partekatzen badituzu, inor baimenik gabe sartzea saihesten baitu.

Fiare Banca Etican, bezeroen segurtasuna da gure lehentasuna. Jarraitu aholku hauei, eta erne ibili, zure dirua babestuta egon dadin une oro. Erosi segurtasunez eta lasaitasunez!