Erne ibili telefono nahiz SMS bidezko iruzurrekin!
Ziberdelinkuenteak gero eta gehiagotan saiatzen dira iruzur egiten, dei edo SMS baten bidez, zure informazio pertsonala eta bankukoa lapurtzeko.
Nola egiten dute?
Esaten dizute, esate baterako, Bezeroaren Arreta Zerbitzuko langileak direla, eta informazioa edo zure egiaztatze indartuko kodeak lortzen saiatzen dira. Edo SMS bat bidaltzen dizute, gu bagina bezala, eta gonbidatzen zaituzte esteka batean klikatzera, informazioren bat berresteko.
Nola detekta dezakezu?
Zuk eragiketarik hasi ez baduzu, ez fidatu larritasuna eragiten saiatzen diren deiez, edo Fiare Banku Etikoaren telefono ofizialarekin bat ez datozen zenbakiez, edo SMS susmagarriez.
Gero eta aurreratuagoak dira ziberdelinkuenteek erabiltzen dituzten teknologiak; izan ere, beren deia igortzen duen zenbakia aldatzera irits daitezke, edo beren telefonozko arreta-zerbitzu propioak izan ditzakete, zuri sinestarazteko konfiantzazkoak direla.
Gogoratu:
Sekula ez dizugu eskatuko zure dirua beste kontu batera transferitzeko, ez bada zuk zerorrek hasitako eragiketa batean.
Sekula ez dizugu eskatuko zure sinaduraren gako osoa telefono edo SMS bidez.
Sekula ez dizugu eskatuko informazio pertsonalik, ez zure txartelen zenbaki osoa, ez eta CVV kodea edo iraungitze-data ere.
Zer egin zalantza izanez gero?
Zalantzarik baduzu, eten deia, eta deitu zuk zerorrek bankura, 900 897 963 zenbakira.
Oso garrantzitsua da zure segurtasuna eta zure datuena Fiare Banku Etikoa osatzen dugun pertsona guztiontzat.
Babestu zure txartelak online eta offline erosketak egitean
29.11.2024
Europako finantza etikoei buruzko 7. txostena: banku etiko sendoak eta ekonomia errealaren ondoan daudenak
27.11.2024
Fiare Banca Eticarekin sinatutako hitzarmenen eguneraketa
21.11.2024
GOIDIak kaltetutako pertsonei eta erakundeei laguntzeko neurriak
11.11.2024
Etorri Madrilera finantza etikoen hamarkada bat ospatzera!
31.10.2024
Akziodunak guztion ongiaren alde: Fiare Banca Eticak hamar urte
29.10.2024